Laguntasunak Santa Luziako erromeria ospatuko du 5.urtez datorren igandean Inprimatu
2017/06/21

Aurreko edizio bateko irudia

Ekainaren 25, igandea, Argalarioko magalean dagoen Santa Lucia auzoak erromeria ospatuko du. Duela 5 urte Laguntasuna dantza taldeak galdutako erromeria hau berreskuratzea erabaki zuen. Erromeria goizeko 11:30ean Santa Luzian. Goizean zehar hainbat ekimen egongo dira: gaiteroak eta txistulariak, elizateko aurreskua, aizkolariak Larrea familiaren eskutikā€¦ Egunak herri bazkaria izango du baita ere, koadrila bakoitzak bere janaria eraman beharko du.

Egitaraua:


11:30. Santa Luzian elkarretaratzea
12:00. Txistulariak eta Gaiteroak.
12:05. Gazta, Txorizoa, Sagardo eta Txakolina.
12:30. Elizateko Aurreskua
13:00. Aizkolariak. larrea Familia.
14:00. Lagunarteko bazkaria (bakoitzak berea eraman behar)
15:30. Txistulariak eta Gaiteroak.