Publizitatea
Bannerra
Herrima, (eraldaketarako konpromisoa) lan berria aurkeztu dute Suaiak eta Lahainek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/18

Suaia eta Lahaine

Ostegunean aurkeztu zuten Lahainek eta Suaiak beraien lan berria, Herrima izenburuarekin. Lan hau eraldaketa sozialarekiko konpromisoa da, horregatik langile borrokaren sinbolo bat den Deustuko zubian egin zuten aurkezpena. Biek ibilbide zabala daukate musikan eta hainbat proiekturen parte izan dira: Lahaine (121Krew, Bunpada Sound) eta Suaia (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodido Norte). Gau egungo egoera sozial eta ekonomikoan kultur eragile eta konkretuki musikarien konpromisoaren beharra ikusten dute. Arlo musikalean aipatu dezakegu oinarria Rapa eta Reggae direla baina beste estilo asko nahasten dituzte: drum’n’bass, kitarra rockeroak… Diskoa deskargatu dezakegu hemen.



Prentsa oharra:

SUAIA ETA LAHAINEk, langileen borrokaren leku esanguratsua izan den Deustuko zubiaren parean beraien diska berriaren aurkezpena egitea erabaki dute. Ontziolen garaian, zubi hau hainbat mobilizazio eta borroken agertokia izan zen, eta eraldaketarako beharraren kutsu hau, gaur aurkezten duten "HERRIMA" (Taupaka) diskaren mezuaren oinarria duzue.

Beste proiektuetan burubelarri aritu ostean, Gorka Suaia (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodido Norte) eta Endika Lahainek (121krew, Bunpada Sound) beraien ideiak, gurak, beldurrak, eta indarrak batu diztuzte amankomunean eraiki duten proiektu honetan.

Baituta bizi den herrian, langileen duintasuna mespretxatzen den egunotan, neoliberalismoak nahi duen erara jokatzen duen gizartean, kulturak orokorrean, eta abeslariek eta idazleek are gehiago, eraldaketarekiko konpromisoa agertu behar dute.

TAUPAKA (copyleft) elkartearen bitartez argituratutako sei abestiz osatutako diska hau rap eta reggae musikaz kutxatuta dago, baina bada beste estiloetarako lekua: drum’n’bass, kitarra rockeroak eta beste hainbat keinu. Musika ekoizpenaren pisu gehiena Askapen Sound Sistemak eraman du, baina badira ere Hawa (“Justizia poetikoa”) eta David Nanclaresen (“Riots”) programazioak eta Iñigo Gamiz (“Bizimoduak”, “Adoktrinatuak”) eta David Nanclaresen (“Grebalariak aske!”) gitarrak. Nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzeak burutu du Euridia estudioan.

Gaurtik aurrera aurrera, gure atarian dohainik deskargatzeko aukera izango duzue. Hamaika herri, hamaika borroka, hamaika soinu…

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.