Publizitatea
Bannerra
Barakaldon ere suek argitu dute urteko gaurik laburrena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/21

Musika eta dantza artean igaro da aurtengo gaurik laburrena. Asteleheneko atsalde eta gaua bitartean Barakaldoko auzo desberdinetan zehar, auzokideek antolatutako makina bat ospakizun burutu dira. Ekainaren 23ko gauak, aurrerantzean egunak mozten hasiko direla iragarri bezala, suaren inguruan burutzen diren salto, dantza eta errituen bitartez izpirutu txarrak uxatzen ahalegindu ziren makina bat herritar.

Hementxe bildutako irudiekin egindako bideoa:
alt=""

Egun eta gau horretako argazkiak ere ikusgai dauzkagu: San Joan gaua Barakaldon

 

Oinarrian ohitura paganoak
Erlijio katolikoa Euskal Herrian hedatu aurretik, ilargia eta eguzkiaren arabera bizi ziren herritarrak, bizitza ziklo naturalen arabera antolatzen zutelarik. Hala izanik, uda partean kokatua zegoen gau berezi batetaz ohartu ziren garaiko herritarrek. Gau hartatik aurrera, egunak laburtzen hasten zirela jabetu ziren eta ordutik udako solstizioa ospatzen hasi ziren. Solstizio hitzak latinezko jatorria dauka eta "eguzkia gelditu egiten da" adierazten du. Udako solstizioa munduko zibilizazio ugarik ospatzen zuten erritu desberdinen bitartez, baina kultura gehienak sua zuten amankomuneko elementu nagusia.

Solstizioaren ospakizuna
Udako solstizioaren gauean herritarrak su handi baten inguruan biltzen ziren izan ere, suak bizitzaren sinboloa baitzen garai hartan. Euskal Herrian Akelarre izeneko errituaren bitartez opatzen zuten gau garrantzitsu hura. Auzokideak inguruko kobazulo batean suaren inguruan bildu eta lekuan lekuko emakumerik zaharrenak gidatzen zuen ospakizunari ekiten zioten. Bertan, Mari, euskal mitologiako jainkosa nagusia gurtzen zuten. Solstizioaren ospakizun hau oso lotua zegoen jendearen arteko elkartasunarekin izan ere, errituaren ekimenik oinarrizkoena, elkarren artean janaria trukatzea baitzen. Horrela bermatzen zuten inor janari falta ez izatea.

Erlijio katolikoa bortzaz inposatua
Eliza katolikoa herrialde berrietara hedatu nahi izan zenean, herritarrentzako egun esanguratsuak zirenen ordez, ospakizun katolikoak indarrez kokatu zituen. Horrela bada, neguko solstizioan Santa Luzia eta udakoaren ordez San Juan ospakizunak inposatu zituen.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2020 Urria 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com gayrawclub.com