Euskal Musikaren Jaia: Non soinu, han dantza! Inprimatu
2008/06/02

Hilebeteetan zehar zain egon direnak laster izango dute euskal musika eta jai giroaz gozatzeko aukera paregabea. Urtero lez, Hala Dzipo Kultur Elkarteak "Euskal Musikaren Jaia" ospatuko du San Bizenteko parkean. Hitzordua hurrengo larunbatean izango da (ekainak 7) eta bertan, musikazale eta euskaltzale guztiek egun osoko egitaraua izango dute eskura.
kartela
(*) Gogoan izan Herri bazkarian parte hartzeko txartela eskuratu behar dela aurretik.
Eguerdiko kalejira Barakaldoko Herriko plazatik abiatuko da.