Publizitatea
Bannerra
Mikel Petuya Enkarterriko bertsolari txapelketaren irabazle PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/02
Bizkaiko Bertsozaleen Elkarteak asteak daramatza Herrialdeko Txapelketaren ataria diren lekuan lekuko saioak antolatzen. Enkarterriko bertsolariek larunbat atsaldean zuten hitzordua finkatua Sodupeko Kultur etxean. 6 bertsolari ausart, areto nagusia bertsozalez gainezka... Osagai guztiak prest zeudenean, gai jartzaile lanetan aritu zen Argiñe Gonzalezek hasiera eman zion txapelketari.
Egun horretako argazkiak gure argazkien txokoan bildu ditugu.
Eta honatx Sodupeko egunaz egin berri dugun bideoa Goxa ezazue bertsoekin:
alt=""



Mikel Petuya, Jokin Castaños, Jon Barrocal, Aitor Arrutia, Aingeru Basterretxea eta Jon Martinez bertsolariek bi atal desberdinetan banaturiko ariketa sortak burutu behar izan zituzten. Lehengo atalean bertsolari guztiak lehiatu ziren eta honako ariketei egin behar izan zieten aurre:

Binaka, gaia emonda hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emonda hiruna bertso zortziko txikian
Bakarka, hasierako puntua emonda bertso bi zortziko txikian
Bakarka, gaia emonda bina bertso doinu eta neurri librean

Jon Barrocal eta Mikel Petuya, aurreko atalean puntu gehien eskuratu zituzten bertsolariek, hurrengo atalera pasa ziren. Azkenengo txanparen ariketen ostean epaimahaiko kideen deliberoa jakinarazi zuen Arginek. Txapelketan estraineko aldiz parte hartzen zuen Mikel Petuya bertsolari gazte barakaldarrak, txapela eskuratu eta horrekin batera udazkenean abiatuko den Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko aukera ere bereganatu zuen.
Bertsolariek emozioz beteriko bertso banaz baliatuta agurra burutu zuten. Une hortan, Mikelek errepresioak kolpaturiko lagunei eskeini zien txapela.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.