Bagatza euskalduna irudikatu dute beste behin ere Inprimatu
2008/05/04

Beste behin ere Bagatza auzoko zenbait elkarte kultural eta euskaltzalek indarrak batu dituzte auzoko bizi publikoan euskarari tartea eskaini nahian. Horretarako makina bat ekimen kultural burutu zituzten igaro den hilabeteko azken astean zehar.

Esan bezala ugariak izan dira apirilaren 22tik 27ra bitartean Barakaldoko Bagatza auzoko elkarte kultural eta euskaltzaleek burututako jarduerak. Helburua, auzoko kaleetan euskarari bidea ematea izanik, haur, gazte zein helduek aisialdia euskaraz bizitzeko egitarau zabala izan zuten eskura: haurrentzako jolas parkea, bidaiei buruzko hitzaldia, bertso saioak, mural partehartzailea, dantza eta musika emanaldiak, herri bazkaria...besteak beste.

Gauzak horrela, oztopoak oztopo, herritarren ahalegin eta atxikimenduari esker  kultura herrikoia bultzatzeko esparru eta egitasmoak zabaltzeko gaitasuna erakutsi dute beste behin ere Bagatzako eragile kulturalek. Guzti-Guztia euskara eta auzoko bizi kulturaleren mesedean.