Publizitatea
Bannerra
Kultura
Maialen Lujanbiok irabazi du Barakaldon 2017ko Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/17

Maialen Lujanbio

Igande honetan ospatu da Barakaldoko BEC-en Euskal Herriko bertsolaritza txapelketaren finala. Goizeko lehenengo orduetatik heldu dira Euskal Herriko toki ezberdinetatik 15.000 bertsozale, aipatu behar dugu sarrerak aspaldian bukatu zirela. Txapelketaren garailea, Maialen Lujanbio izan da 1756 punturekin eta Aitor Mendiluzerekin buruz-burukoa jokatu ondoren. Aurtengoa bigarren txapela izan da Maialenentzat, 2009an irabazitakoaren ondoren. Sustrai kolinak itxi du pudioma eta gainontzeko sailkapena modu honetan osatu da: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre.

 
Arteagabeitia-Zuazok egitarau zabal batekin gozatuko ditu gabonak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/17

Gabonak Arteagabeitia Zuazon

Zuazoko Zuatzuberri hostalari elkarteak; El Trastero, Ilaski eta Ibarreta auzo elkarteko laguntzarekin batera gabonetarako egitarau zabala prestatu dute, auzorako. Ospakizunak abenduaren 22, 23, 24, 29, 30 eta 31an izango dira eta publiko guztientzako ekimenak egongo dira. Otsailaren 24an Olentzero etorriko da Arteagabeitia Zuazora. Abenduaren 29an txikientzako gabon zaharreko kotilioia egongo da. Hurrengo egunean nagusienek egingo dute kotiloi berezia kanpai hotsekin.

 
Ausarta Barakaldo ESTk garaipen batekin itxi du, izugarrizko urtea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/17

Lasesarreko partiduaren irudia

Ausarta Barakaldo ESTk garaipen berri bat lortu zuen larunbat honetan Getxoren kantxan. Barakaldarrek ez zeukaten ezer jokoan, hurrengo fasean egoteko txartela eskuartean baitzuten baina garaipenaren bila atera ziren lehenengo minututik. Lehenengo laurdena oso berdintsua izan zen eta emaitza parekatu batekin heldu ziren bi taldeek bukaerara (15-19). Gainontzekoetan barakaldarrek erabateko nagusitasuna erakutsi zuten alde handia eskuratu zuten. Azkenean Ausarta Barakaldo ESTk 40-65 irabazi zuen urte bikain honi bukaera borobila emanez.

 
Zuazo eskubaloi taldeak Gabonetako bigarren kanpusa aurkeztu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/08

Campus

Zuazo eskubaloi taldeak, gabon hauetan eskubaloi kanpusaren bigarren edizioa ospatuko du. Kanpusa abenduaren 26tik 30era iraungo du eta 8-14 urte bitarteko umeentzat bideratuta dago. Jardunaldietan zehar entrenamenduak, hitzaldiak, bestelako jolasak… izango dituzte eta egun batean irteera izango dute Gasteizera, bertan patinatzeko. Aukera paregabea izango da, txikienak eskubaloira hurbiltzeko. Gainera lehenengo taldeko jokalariak, entrenatzaile profesionalak… pasatuko dira kanpus osoan zehar. Lotura honetan izena emateko orria topatuko duzue. Izena emateko epea abenduaren 15ean bukatuko da eta 80€ ordaindu beharko dira. Salneurri horren barruan, Gasteizko irteera dago baita ere.

Informazio gehiagorako:

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
Teléfonoa:  656819 233 (Alberto)

 
Barakaldo Futbol Taldeak Getxon emango dio hasiera larunbat honetan bigarren itzuliari, Bizkarrearen aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/07

Artxiboko irudia

Larunbat honetan, Barakaldo futbol taldeak ligako bigarren itzulia hasiko du Bizkarre getxotar taldearen aurka, Fadurako futbol zelaian. Lehenengo itzulia zaila izan da barakaldarrentzat, bakarrik irabazi ditu 3 partidu eta 12 punturekin dago 5eko aldearekin jaitsiera postuekiko. Horregatik barakaldarrak irabazi gabeko 8 partiduko boladari amaiera eman nahi izango diote, egoera gehiago ez okertzeko. Getxotarrak sailkapeneko hirugarren postuan daude eta igotzeko hautagai gardia dira, beraz partidu zaila izango da barakaldarrentzat. Ala ere lehenengo itzulian, garaipena Barakaldorentzat izan zen (3-2), hortaz barakaldarrak emaitza positiboa errepikatzen saiatuko dira. Jardunaldi honen ostean ligak etenaldi bat egingo du, gabonak pasatu arte.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 173.a
Loading..
Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.