Murrizketa sozialek gaixotzen gaituztela salatu du Berri Otxoak-ek Inprimatu
2018/09/04

Kurtso berria hasi da eta Berri-Otxoak kaleetara bueltatu da, Barakaldoko udalak aplikatzen dituen murrizketa sozialak salatzeko. Bazterketa soziala eta pobreziaren aurkako plataformak salatu du;  azken urteetan, Barakaldoko udalak gizarte laguntzetara bideratzen duen aurrekontu-saila berdintsua dela, pobrezia igo arren. Honek eragiten du, praktikan diru gutxiago egotea Barakaldoko familia pobreen beharrei aurre egiteko. Beste alde batetik, gizarte laguntzak kudeatzen duten langileak gutxi direla salatu dute, onen ondorioz tramiteak oso motel doaz, 6 hilabeteetako atzerapenekin.

alt=""