Publizitatea
Bannerra
EH Bilduk asteartean hildako Barakaldoko langilearen Lan Istripua salatzen du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/02

Lan istripurik ez

EH-Bilduren oharra:

Euskal Herria Bilduk astartean Cementos Lemona enpresan gertatutako lan istripua salatzen du. Era berean doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkio hildako langilearen senide eta lagunei. ‘Lehenik eta behin gure elkartasuna eta doluminak, helarazi nahi dizkiogu asteartean hildako langilearen senitarteko eta lagunei. Barakaldoko gizarteari deialdia luzatzen diogu, gaur 19.30etan Bide Oneran deituta dagoen konzentrazioan parte har dezan’, adierazi du Iker Rahona Garay bozeramaileak .



‘Lan istripuak ez datoz bakarrik, lan prekarietatearekin eskuz esku datoz. Eta asteartean hildako Barakaldoko auzokidearen heriotzak aldagai guztiak ditu. Azpikontrata bateko langilea zen. Prekarietateak hiltzen du’ esan du Rahonak.

‘Dirua aurrezteko enpresek zerbitzuak azpikontratatzen dituzte, honek dakarren lan baldintzen eta lan segurtasunaren narriadurarekin. Guztion esku dago honekin bukatzea, guztion esku dago prekarietaterekin bukatzea’ esan du Iker Rahonak.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.