Publizitatea
Bannerra
Internazionalismoa
Barakaldoko auzo ezberdinek, Kataluniarekiko elkartasuna helarazi zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/04

Kazerolada

Atzokoa greba eguna izan zen Katalunian, erabakitze eskubidearen alde eta urriaren 1en estatuak esarri zuen errepresioa salatzeko. Euskal Herrian aldiz elkartasun eguna izan zen eta egun osoan zehar mobilizazioak egon ziren. Goizean ikastetxe, unibertsitate eta lantokietan, arratsaldean Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan manifestazioak egon ziren eta gauean kazeroladak egon ziren herri guztietan. Barakaldon auzo ezberdinetan egin ziren mobilizazioak: Gurutzetan, Bagatzan, San Bizenten, Lutxanan, Desertu Berrian, Zuazon eta Arrontegin. Hamarka pertsona atera ziren kalera eta batzuk bat egin zuten mobilizazioarekin, etxeetako leihoetatik. Argazkiak hemen

 
Barakaldok bat egin du Kataluniarekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/01

Kataluniaren aldeko kontzentrazioa

Egun historikoa izan da gaurkoa Kataluniarentzat. Gaurkoan, zailtasun eta errepresio guztiaren gainetik Kataluniako herria bozkatzera eta erabakitze eskubidea defendatzeko, kalera atera da. Honen aurrean espainiar estatuaren erantzuna indarkeria izan da, guztira 761 pertsona zauritu egon dira. Honen aurrean mobilizazioak egon dira munduko toki ezberdinetan eta Euskal Herriko herri guztietan. Barakaldon kontzentrazioa egin dute arratsaldean, Herriko Plazan eta gauean kazerolada egon da Barakaldoko kaleetan zehar.

 
Barakaldoko EH-Bilduk elkartasuna adierazi zion Kataluniari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/23

Kataluniaren alde

Atzo Barakaldoko EH-Bilduk, Kataluniari elkartasuna helarazteko, kontzentrazioa egin zuen Bide Onera plazan. Kontzentrazioan ehun bat pertsonek parte hartu zuten, eta Kataluniak zein bere instituzioek azken egunetan jasaten ari dituzten erasoak salatu zituzten: atxiloketak, prentsa askatasunaren aurkako erasoak, enpresen erregistroa, jazarpen poliziala… Azken aste hauetan mobilizazioak egin dira Ezkerraldeko eta Euskal Herriko herri ezberdinetan eta datozen egunetan gehiago egongo dira. Nabarmentzekoak dira irailaren 28an egongo direnak.

 
Venezuelako iraultza bolibartarraren aldeko manifestazio nazionala antolatu dute Ekainaren 18rako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/14

Aurkezpena

Venezuela Aurrera plataforma osatzen duten eragileek, datorren igandean Ekainak 18, egingo duten manifestazioa aurkeztu dute gaur goizen Simon Bolibar-ren estatuaren aurrean. Mobilizazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bilboko Bihotz Sakratutik. Manifestazio honen helburuak, Venezuelako iraultza eta herriari elkartasuna helaraztea eta jasotzen ari dituen erasoak salatzea izango dira, kanpoko indar inperialistarenak eta oposizio kolpistarenak. Zentsu honetan oposizioa antidemokratikoa eta biolentoa dela nabarmendu du, Venezuela Aurrera plataformak.

 
Denuncian la la financiación por el BBVA del oleoducto DAPL en la reserva lakota de Standing Rock PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/12

Concentracion

Kolaborazioa: Ekologistak Martxan

Hoy 12 de junio miembros de Ekologistak Martxan y Mugarik Gabeko Ingeniaritza hemos denunciado la financiación por el BBVA del oleoducto DAPL que atravesará la reserva lakota de Standing Rock poniendo su agua en peligro. En la concentración ha estado también Rafael Gonzales Tufawon, indígena dakota que participó en la resistencia a este oleoducto en Standing Rock y que está realizando una gira en Europa como representante de esta campaña.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

2-orrietatik 25.a
Loading..
Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.