Publizitatea
Bannerra
Internazionalismoa
EH-Bilduk errefuxiatuen inguruko argazki erakusketa antolatu zuen Bide Onera Plazan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/05/15

Errefuxiatuen inguruko argazki erakusketa

Pasaden ostiralean EH-Bilduk errefuxiatuek bizi duten egoera erakusten duen argazki erakusketa bat jarri zuen Barakaldoko Bide Onera plazan. Bi orduz barakaldarrek ikus ahal izan zuten zein den pertsona hauek bizi duten egoera. Ekimen hau, EH-Bilduk eta Europako Ezker Unitarioa/Ezker Berde Nordikoa taldeak martxan jarri duten dinamikaren barnean kokatuta dago, dinamika honen helburua Europar Batasunak errefuxiatuekin duen jarrera salatzea da. Salatzen dute Europar Batasuna errefuxiatuen eskubideen babesle gisa agertzen den bitartean, errealitatea ezkutatzen eta errefuxiatuen eskubideak urratzen dituela. Gainera azpimarratzen dute, Europa eta potentzia handiek direla errefuxiatuen egoeraren erantzuleak, nazioartean eramaten duten politikaren ondorioz sortu baita arazo hau.

 
LABek Andres Boladoren askatasuna exijitzen du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/02

Andres Bolado Cañamerorekin

LAB sindikatuak pasaden asteartean espetxeratu zuten Andres Boladoren askatasuna exijitu du eta berari zein SAT sindikatuari elkartasuna helarazi die. Gaur egungo sistema kapitalista zalantzan jartzen duenak kriminalizazioa eta jazarpena pairatzen dutela salatu du sindikatu abertzaleak. Egoera hauek Euskal Herrian oso ezagunak direla azpimarratu du: isunak, zigorrak, legez kanporatzeko saiakerak…

 
EH-Bildu denuncia en las calles de Ezkerraldea la situación de las personas refugiadas PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/02

Imagen de la concentracion

Ayer EH-Bildu junto a numerosas personas realizaron una concentración en la Herriko Plaza de Barakaldo para denunciar la situación que viven las personas refugiadas y el acuerdo firmado entre la Unión Europea y Turquía. Como consecuencia de este acuerdo muchas personas refugiadas van a ser expulsadas. Por ello denunciaron que este acuerdo es una vergüenza y exigieron que se respeten los derechos humanos de todas las personas. Durante el jueves y el viernes también se realizaron concentraciones en Sestao, Portugalete y Santurtzi.

 
Askapenak epaiketaren berri ematen jarraitzen ari da Europan zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/13

Askapenako kideak irlandan

Askapenak aurrera darrai Europan zehar egiten ari duen birarekin. Bira honen helburua Europan zehar erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa eta honen aurka egin diren ekimenak azaltzea da. Egun hauetan Barakaldoko Unai Vazquez Bruselasen ibili da bilerak egiten: Europako hainbat legebiltzarkide, Frandriako parlamentariekin… Beste alde batetik Gabi Basañez Irlandan egon da eta Dublin zein Belfasteko alkateekin bildu da besteak Beste. Gainera bira honetan zenbait hitzaldi ematen egon dira.

 
Askapenako auziperatuek bira bat egingo dute Europan zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/05

Askapenaren biraqren aurkezpena

Espainiako audientzia nazionalak epaitu dituen Askapenako kideek, Europako herrialde ezberdinak bisitatuko dituzte hurrengo bi asteetan. Atzo ostiralean Andaluziara heldu ziren Walter Wendelin eta Gabi Basañez. Beste alde batetik Irlandara, Kataluniara, Flandriara… joango dira. Bira honetan epaiketaren berri emateaz aparte, jaso dituzten elkartasun keinuak, epaiketa salatzeko egin diren ekimenak… azalduko dituzte.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5-orrietatik 25.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.