Publizitatea
Bannerra
Internazionalismoa
Lindanoaren aurkako aldarrikapena presente egon zen Zuazo eta Porriñoren arteko partiduan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/22

Lindanoaren aurkako pankarta partiduan

Irudia: Barakaldo Digital

Pasaden igandean, Zuazo eta Porriñoren arteko partiduan Ekologistak Martxan Lindanoaren aurkako pankarta jarri zuen harmailetan. Galizan ere arazoak dauzkate lindanoarekin eta Porriño kaltetua den herrietako bat da. Horregatik Ekologistak Martxan partidua aprobetxatu zuen arazo hau azaleratu eta konponbidea aldarrikatzeko. Zentzu honetan bi herrialdeetako zein estatuko instituzioei lindanoaren aurkako neurriak har ditzatela, exijitu die talde ekologistak.

 
Yescak Gaztelako mugimenduari buruzko hitzaldia eskainiko du ostiralean 18:30ean Makala II Gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/21

Yescaren hitzaldia

Barakaldoko gazte mugimenduak, Castellanismoari buruzko hitzaldia antolatu du Makala II Gaztetzean, datorren ostiralerako azaroak 24. Horretarako Gaztelako Yesca gazte antolakundearen laguntza izango du. Yescako kideek, beraien herrialdearen herri mugimenduari buruz hitz egingo digute. Hitzordua arratsaldeko 18:30tatik aurrera izango da.

 
LAB muestra todo su apoyo y solidaridad a las trabajadoras de Bershka Pontevedra en huelga PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/01

Trabajadoras de Berska pontevedra en lucha

Nota de LAB

Desde el sindicato LAB de Euskal Herria, en especial las trabajadoras de comercio y su representación en Bershka, queremos enviar todo nuestro apoyo y solidaridad a las trabajadoras de Bershka Pontevedra en huelga. Nos parece que la fuerza y solidaridad entre las trabajadoras de todas las marcas de Inditex en todo el mundo es indispensable para hacer frente a una multinacional que se aprovecha de la mano de obra precaria de miles de trabajadoras para multiplicar sus beneficios.

 
Barakaldon ere salatu dituzte Jordi Sànchez y Jordi Cuixart-ren kartzelaratzeak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/17

Kontzentrazioaren irudia

Gaur arratsaldean hamarka pertsonek bat egin dute, Gure Esku Dagok Barakaldoko Bide Onera Plazan deitutako mobilizazioarekin, ANC eta Òmnium Cultural elkarteetako lehendakariak diren Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart-ren kartzelaratzeak salatzeko. Eraso honekin estatua urrutiegi heldu dela salatu du Gure Esku Dagok: ideiak, proiektu politikoak eta adierazpen askatasunaren kriminalizatzen, hamarkadetan Euskal Herrian egin duen bezala. Erabakitze eskubidearen alde lan egiten duen elkarteak, datozen mobilizazioetara adi egoteko deia luzatu du mobilizazioaren bukaeran.

 
Barakaldoko auzo ezberdinek, Kataluniarekiko elkartasuna helarazi zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/04

Kazerolada

Atzokoa greba eguna izan zen Katalunian, erabakitze eskubidearen alde eta urriaren 1en estatuak esarri zuen errepresioa salatzeko. Euskal Herrian aldiz elkartasun eguna izan zen eta egun osoan zehar mobilizazioak egon ziren. Goizean ikastetxe, unibertsitate eta lantokietan, arratsaldean Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan manifestazioak egon ziren eta gauean kazeroladak egon ziren herri guztietan. Barakaldon auzo ezberdinetan egin ziren mobilizazioak: Gurutzetan, Bagatzan, San Bizenten, Lutxanan, Desertu Berrian, Zuazon eta Arrontegin. Hamarka pertsona atera ziren kalera eta batzuk bat egin zuten mobilizazioarekin, etxeetako leihoetatik. Argazkiak hemen

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 25.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.