LABek Marielle Franco aktibista brasildarraren erailketa salatu du Inprimatu
2018/03/15

Marrielle Franco

LAB Sindikatuaren oharra:

Astebete besterik ez da pasa mundu mailako mobilizazio erraldoiak egin genituenetik, nazioarteko Greba Feminista, besteak beste indarkeria matxistaz nazkatuta gaudela ozen aldarrikatzeko eta bart, Rio de Janeiron Marielle Franco, ekintzaile feminista eta jendarte eskubideen defendatzailea, emakumeen eskubideen aldeko borrokalari feminista sutsua, tiroz hil zuten.

Amorrua da momentu honetan sentitzen duguna baina indarra da zabaldu nahi duguna. Ezin izango duzue gu guztiekin akabatu. Gero eta gehiago gara, ez gara isilduko, ez gaituzue beldurtuko, ez geldituko, ez zapalduko.

Zugatik, Marielle, jarraituko dugu borrokan, mundu eta sistema kapitalista heteropatriarkal honekin bukatu arte! Beste mundu justuagoa eraiki arte.