2018/01/22 |

Irudia: Barakaldo Digital
Pasaden igandean, Zuazo eta Porriñoren arteko partiduan Ekologistak Martxan Lindanoaren aurkako pankarta jarri zuen harmailetan. Galizan ere arazoak dauzkate lindanoarekin eta Porriño kaltetua den herrietako bat da. Horregatik Ekologistak Martxan partidua aprobetxatu zuen arazo hau azaleratu eta konponbidea aldarrikatzeko. Zentzu honetan bi herrialdeetako zein estatuko instituzioei lindanoaren aurkako neurriak har ditzatela, exijitu die talde ekologistak.
|