Barakaldon ere salatu dituzte Jordi Sànchez y Jordi Cuixart-ren kartzelaratzeak Inprimatu
2017/10/17

Kontzentrazioaren irudia

Gaur arratsaldean hamarka pertsonek bat egin dute, Gure Esku Dagok Barakaldoko Bide Onera Plazan deitutako mobilizazioarekin, ANC eta Òmnium Cultural elkarteetako lehendakariak diren Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart-ren kartzelaratzeak salatzeko. Eraso honekin estatua urrutiegi heldu dela salatu du Gure Esku Dagok: ideiak, proiektu politikoak eta adierazpen askatasunaren kriminalizatzen, hamarkadetan Euskal Herrian egin duen bezala. Erabakitze eskubidearen alde lan egiten duen elkarteak, datozen mobilizazioetara adi egoteko deia luzatu du mobilizazioaren bukaeran.

 

alt=""