Barakaldoko auzo ezberdinek, Kataluniarekiko elkartasuna helarazi zuten Inprimatu
2017/10/04

Kazerolada

Atzokoa greba eguna izan zen Katalunian, erabakitze eskubidearen alde eta urriaren 1en estatuak esarri zuen errepresioa salatzeko. Euskal Herrian aldiz elkartasun eguna izan zen eta egun osoan zehar mobilizazioak egon ziren. Goizean ikastetxe, unibertsitate eta lantokietan, arratsaldean Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan manifestazioak egon ziren eta gauean kazeroladak egon ziren herri guztietan. Barakaldon auzo ezberdinetan egin ziren mobilizazioak: Gurutzetan, Bagatzan, San Bizenten, Lutxanan, Desertu Berrian, Zuazon eta Arrontegin. Hamarka pertsona atera ziren kalera eta batzuk bat egin zuten mobilizazioarekin, etxeetako leihoetatik. Argazkiak hemen

 

alt=""