Barakaldok bat egin du Kataluniarekin Inprimatu
2017/10/01

Kataluniaren aldeko kontzentrazioa

Egun historikoa izan da gaurkoa Kataluniarentzat. Gaurkoan, zailtasun eta errepresio guztiaren gainetik Kataluniako herria bozkatzera eta erabakitze eskubidea defendatzeko, kalera atera da. Honen aurrean espainiar estatuaren erantzuna indarkeria izan da, guztira 761 pertsona zauritu egon dira. Honen aurrean mobilizazioak egon dira munduko toki ezberdinetan eta Euskal Herriko herri guztietan. Barakaldon kontzentrazioa egin dute arratsaldean, Herriko Plazan eta gauean kazerolada egon da Barakaldoko kaleetan zehar.