Publizitatea
Bannerra
Barakaldoko EH-Bilduk elkartasuna adierazi zion Kataluniari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/23

Kataluniaren alde

Atzo Barakaldoko EH-Bilduk, Kataluniari elkartasuna helarazteko, kontzentrazioa egin zuen Bide Onera plazan. Kontzentrazioan ehun bat pertsonek parte hartu zuten, eta Kataluniak zein bere instituzioek azken egunetan jasaten ari dituzten erasoak salatu zituzten: atxiloketak, prentsa askatasunaren aurkako erasoak, enpresen erregistroa, jazarpen poliziala… Azken aste hauetan mobilizazioak egin dira Ezkerraldeko eta Euskal Herriko herri ezberdinetan eta datozen egunetan gehiago egongo dira. Nabarmentzekoak dira irailaren 28an egongo direnak.

Alde batetik Ernaik lan usteak iragarri ditu institutu eta unibertsitateetan eta manifestazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bilbokoa 12:30ean aterako da plaza eliptikotik. Arratsaldean mobilizazioak eta ekimenak egongo dira herri guztietan. Mobilizazio hau, Herrialde Katalanen aldeko “Baimenik Ez” kanpainaren baitan egingo dira. Beste alde batetik, Euskal Herriko gehiengo sindikalak kontzentrazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Bilbon goizeko 11:00etan izango da gobernu ordezkaritzaren aurrean.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.