Kurduen eta Turkiako ezkerraren aurka, turkiar gobernuak inposatzen duen errepresioa salatu dute Inprimatu
2016/11/07

Kurdistanen aldeko kontzentrazioa

Hamarka pertsona kontzentratu dira, Bilboko plaza biribilean, turkiar gobernuak; herri kurdua eta Turkiako ezkerraren aurka ezartzen duen errepresioa salatzeko. Denbora asko darama Turkiar gobernuak politika errepresiboak inposatzen: komunikabideen itxiera, atxiloketa politikoak, alderdi eta mugimendu politikoen ilegalizazioa, gutxiengoak bazterketa… Politika hau areagotu da, uztailean egondako estatu kolpearen aitzakiarekin. Errepresioa jasaten duen alderdi politikoetariko bat: HDP, alderdi kurdua da, barruan mota askotako jendea duena.

alt=""

Eragile internazionalek Europak eta mendebaldeak duen jarrera salatu dute baita ere, esate baterako errefuxiatuen inguruan Europar Batasunak eta Turkiak sinatu duten hitzarmena gaitzetsi dute.

Ala ere argi utzi dute Kurdistan, herri baketsua dela eta bakea zein justiziaren alde borrokatzen jarraituko dutela. Euskal Herrian bizi diren kurduek ahotsa altxatu dute eta herri kurduaren alde egiteko deia luzatu dute: Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioa, sarraskiak, atxiloketak… salatuz.