Hogei bat ume saharar helduko dira datozen egunetan Barakaldora Inprimatu
2016/06/30

Saharar jaima bat barakaldon

Irudia: Barakaldo Digital

Uztailaren 1 eta 2an hogei bat ume Saharar helduko dira Barakaldora, udako hilabeteak hemengo familiekin batera pasatzeko, “Oporrak Bakean” ekimenaren barruan. Ekimen honen helburua, ume hauek Saharako desertuan bizi duten bizitza egoera gogorrak leuntzea da. Egoera gogor horien adibide bat izan daiteke udan pairatzen dituzten 50 graduko tenperatura. Hilabete hauetan hemengo familiekin egon, lagunak egin eta kultura elkarbanatzeaz gain, elikadura eta medikuntza azterketak egingo dizkiete.