Publizitatea
Bannerra
Oaxakako irakasleek pairatzen duten errepresioa salatu dute Bilbon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/06/27

Oaxakako irakasleen aldeko lore eskaintza

Astelehen honetan eragile sozial eta sindikal ezberdinek kontzentrazio bat egin dute, Bilboko Arriagaren aurrean, Oaxacako irakasleek jasaten ari duten errepresioa salatzeko. Azken asteetan Oaxacako irakasleek mobilizazioak egiten ari dituzte, Mexikoko gobernuak inposatu nahi duen hezkuntza erreformaren aurka. Poliziak modu basati batea oldartzen ari da irakasleen aurka eta momentu 15 pertsona baino gehiago erail dituzte, 25 irakasletik gora desagertuta daude eta ehunka pertsona atxilotu zein zaurituta daude. Kontzentrazioa jendetsua izan da eta bertan lore eskaintza bat egin dute.  Eragile sozial eta sindikalek azpimarratu dute,Oaxacan hezkuntza bizitzarekin ordaintzen ari dela.

Oharra:

Gaur hemen gauden erakunde sozial eta sindikalak Oaxacako herritarrak majisteritzako langileen borrokarekin bat etortzeagatik jasatzen ari diren errepresioa salatzen dugu.

Borroka hau Hezkuntza erreformaren kontra eta lan baldintza duinen  defentsan dihardu. Inposatzen ari diren erreformak Hezkuntza Publikoaren era bateko pribatizazioa eta suntsitzea dakar.

Poliziaren indarkeriaren ondorioz 15 pertsona baino gehiago hil dira, 25 irakasletik gora desagertuak eta ehundaka atxilotu eta zauritu.

Juan Garcia CNTEko  (Irakaskuntzako  Langileeen Kordinakundea) kidearen arabera mobilizazioak ez dira geldituko  eta manifestazio baketsuak antolatzen jarraituko dute Peña Nietoren Gobernuak inposatu nahi dien erreformaren kontra.

CNTE  Majisteritzako langileen ordezkaritza esanguratsuena duen sindikatua da, 200.000 irakasletik gora dira kideak  Mexiko Estatu Federalean. Hogeita hamar urte luze daramatzate beraien aldarrikapenak kalera ateratzen eta gobernuen indarkeriei eta errepresioari aurre eginez. Oraingo aldarrikapenen aurrean berriro ere polizia estatalak eta federalak bortizki erasotu ditu manifestaziak eta elkartasuna adierazten ari ziren herritarrak.

Poliziek erabilitako indarkeria basatia Miguel Angel Osorio barne ministroari leporatzen diogu, Polizia Federalaren indarkeriak protokolo orokorrak eta giza eskubideak betetzen dituela eta ez duela dimitituko adierazi duelako.

Hemen bildu garen eragileak oso kezkatuta gaude mexikar herritarrak etengabe jasatzen ari diren erreprezioa dela eta. Horregatik guztiagatik, Mexikoko Estatu Federalaren Gobernuari eskatzen diogu utz ditzala albo batera herritarren  eta majisteritzako langileen  kontrako indarkeria eta haien eskaerak kontuan izan daitezen.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.