Publizitatea
Bannerra
Askapenako brigadak prest daude PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/06/19

Brigadak 2015

Beste urte batez Askapenak brigada internazionalistak prestatu ditu. 60 pertsona baino gehiago munduko leku ezberdinetara joango dira herrien arteko elkartasun zubiak eraiki eta esperientziak elkarbanatzeko. Aurten hamar brigada antolatu dituzte: Kurdistan, Mexiko, Brasil, Galizia, Herrialde Katalanak, Sahara, Palestina, Argentina, Uruguay eta Venezuelan herrietara. Herri hauetan gai ezberdinak landuko dituzte: lurren eta lantegien okupazioa, demokrazia parte-hartzaileak, errepresio eta eskubide urraketen aurkako borrokak…  Askapenaren web gunearen bitartez brigaden jarraipena egin ahal izango ditugu, brigadisten kronikei, argazkiei, bideoei… esker.

Prentsa oharra:

Euskal Herriko 60 kide baina gehiagok, borroka internazionalista bere egin eta datozen aste eta hilabeteetan brigadan abiatuko dira. Kurdistan, Mexiko, Brasil, Galizia, Herrialde Katalanak, Sahara, Palestina, Argentina, Uruguay eta Venezuelako esperientziez motxila bete eta Euskal Herriaren borroka lau haizetara zabalduko dute brigadistek eta guk, askapena.org atarian jarraipena egingo diegu.

Beste urte batez, dozenaka Euskal Herritarrek konpromiso internazionalista bere egin eta askapen borrokan murgildutako herrion arteko elkartasun zubiak eraiki eta esperientziak elkartrukatzera abiatuko dira. Kurdistan, Mexiko, Brasil, Galizia, Herrialde Katalanak, Sahara, Palestina, Argentina, Uruguay eta Venezuelan lur zein lantegien okupazioa eta autogestioa ezagutuko dute;  demokrazioa oinarri duen auto-antolakuntza herritarra, herri partaidetza, kontseilu komunal edota herri boterearen antolaketa ereduez ikasi; autonomia maila guztietan nola osatu eta hezkuntza proiektu burujabe bat nola eraiki ikusiko dute eta errepresio gordin eta eskubide urraketa etengabeen aurrean zutik mantentzen den herritarren konpromisoa biziko.

Hamar brigada helmuga hauetan, hamaika borroka eta erresistentzia eredu ezagutuko dituzte brigadistek eta beraien idatzi, argazki eta bideoen bitartez, udaran zehar Euskal Herrira ekarriko ditugu esperientzia guzti hauek. Gure web gunean bertan #Brigadak15 atalean batuko ditugu guztiak.

Ezagutu, ikasi, ikusi eta bizitzeaz bat ordea, brigadistek Euskal Herriaren, euskal herritarron borroka lau haizetara zabaltzeko ardura ere bere egin dute. Akapen nazional zein soziala eskuratzeko gure herriaren irmotasunaz hitz egingo dute eta, eta konpromiso honen aurrean Espainair zein Frantziar Estatuen aldetik bizi dugun etengabeko errepresioa azaldu; dispertsioa, okupazio poliziala, atxiloketak, jarraipenak, mehatxuak, jazarpena eta nola ez, epaiketa politikoa.

Askapenatik argi dugu joan etorriko elkartasun politikoa beharrezkoa dela, argi dugu herriak miseriara kondenatzen gaituen sistema kriminal hau sustraietatik aldatu nahi dugunon artean elkartasun zubiak indartu behar ditugula, eta gaur, inoiz baino argiago dugu gure borroka internazionalistaren garrantzia. Orain, Walter, Gabi, Unai, Aritz eta David, militante internazionalisten konpromisoa zigortu eta espetxeratu nahi duten honetan, orain Askapena konpartsa edo gure jardun politikoa ilegalizatu nahi duten honetan, herrigintza gehiagorekin erantzuteko garaia da, internazionalismo gehiagorekin egin behar dugu aurrera!

Horregatik, azpimarratu nahi dugu eta eskertu beste udara batez brigadisten konpromisoa, borrokan euskal herriko borroka internazionalista eraikitze bidean brigadistek egindako lana garrantzitsua delako.


Beharrezkoa delako, internazionalismoa aurrera!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Apirila 2019 Maiatza 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.