Publizitatea
Bannerra
#brigadak2015 aurkeztu ditu Askapenak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/03/25

brigadak
Borroka internazionalista ilegalizatu eta espetxeratu nahi duten honetan, Askapenako kideek lanean tinko jarraitzen dute. 28 urte luze hauetan zehar asko eta asko izan dira udaran motxila internazionalista bere egin eta brigadatan etorri diren kideak. Orain, ekaitz berri honen atarian, herrion arteko xamurtasun eta elkartasun zubiak eraiki, eta askapen borroka esperientziak ezagutzeko #brigadak15 aurrera ateratzeko apustuarekin jarraitzen du Askapenak. Ildo berean, 28 urte hauetan herrion arteko elkartasun sua bizirik mantendu duten brigadistei argazkia atera eta bidaltzeko deia luzatu diete.

28 urte luze hauetan hamaika izan dira burututako brigadak. Salvador, Nikaragua, Cuba, Palestina, Venezuela.... urtez urte erronka eta brigada helmuga berriak markatzen joan dira. Pasa den urtean, Espainiar Estatuko nazio zapalduetara eta aurten Galizia, Mexiko, Brasil eta Kurdistanera antolatu dituzte. Hauekin batera orain arteko brigadak ere indartzeko apustua egin dute eta beraz, beste udara batez, Sahara, Palestina, Gaztela, Herrialde Katalanak, Argentina, Uruguay, Bolivia eta Venezuelako eguneroko borroka, hausnarketa eta askapena prozesuak bertatik bertara ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi dute.

Izena emateko edo zalantzarik baduzu idatzi Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidera.

Ildo beretik, urteetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta bizirik mantendu duten brigadistei, beraien berotasuna eta indarra argazki batean bildu eta bidaltzeko deialdia luzatu nahi diete.  Dagoeneko argazki batzuk jaso dituzte, Venezuelan izandako kideak, 95ean Salvadorren egondakoak, Argentinan....



Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2019 Uztaila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.