Palestinaren aldeko musika Adarrots, Maysa Daw eta Palestinian Unit taldeen eskutik Inprimatu
2013/05/14

Egun hauetan Palestinaren aldeko astea ospatzen ari da hurbileko bazterretan, eta bestela ezin zitekeen modura Bilbori ere heldu zaio auzi palestinarraren oihartzuna, Esandakoaren erakusle dira hainbat elkartek (Biladj, Mewando eta Bakea Duintasunez, esaterako) antolatu dituzten kontzertuak. Izan ere, hiru emanaldi izango ditugu datorren ostiralean, maiatzak 17, 21:00etatik aurrera Bilborock aretoan. Taldeak honako hauek izango dira: Adarrots (Ezkerraldea, Euskal Herria), Palestinian Unit (Gaza, Palestina) eta Maysa Daw (Haifa, Palestina). Kulturaktua jaialdiaren barruko ekimenak ditugu eta sarrera dohainik izango da. Albistearen barrua informazio gehiago duzue.