"Kuba, Uharte Solidarioa" erakusketa izango da egunotan Gurutzeta auzoan Inprimatu
2010/10/15

EUSKADI-CUBAk, Kubarekiko adiskidetasun eta lankidetzarako elkarteak, "Kuba, uharte solidarioa" erakusketa ikustera gonbidatzen zaituzte, Gurutzeta-Barakaldon 2010ko urriaren 15tik 29ra arte ikusgai egongo dena. Panelak Kalvellido marrazkilari ezagunaren obra dira eta bertan uhartean martxan dauden elkartasun ekimenen berri jasotzen da, ohiko komunikabideek etengabe estaltzen dihardutena hain zuzen ere. Erakusketa Gurutzetako Kultur Etxean izango duzue datorren astean zehar,  astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00 ordutegietan.
 
 
Kubako elkartasunari buruzko datu batzuk:
Iraultzaren garaipenetik, gizarte-garapena lortzea lehentasunezko helburu bat izan da. Politika iraultzailearen helburu nagusietako batzuk izan dira ahal den jende guztiak enplegua,  etxebizitza eta elikadura eskuratzeko aukerarekin lotutako gaiak, eta osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak  unibertsalki eta dohainik jasotzeko eskubidea.

Gizarte-garapenari emandako lehentasunari esker, Kubak, historia-aldi laburrean, honako helburu hauek lortu zituen: gizarte- eta lurralde- alde handiak ezabatzea; gizarte-mailan fenomeno negatiboak errotik kentzea, hala nola  desnutrizioa eta errakistismoa, analfabetismoa, babes-gabezia eta pobrezia; eta gizarte-garapeneko maila altuak lortzea funtsezko kontuetan, hala nola osasunean eta hezkuntzan (herrialde garatuen pareko mailak).

 
Kuba, Hegoaldea-hegoaldea lankidetzaren protagonista

Kubako gizarte-politikaren elementu garrantzitsu bat elkartasuna da. Material gabezi handiko aldietan ere,
Kubako gizarteak elkartasunezko laguntza ematen jakin du ondasun naturalei edo oinarrizko zerbitzuen gabeziei aurre egin behar izan dieten beste herri batzuei. Kubako biztanleria internazionalismoaren eta elkartasunaren printzipioetan hezi da, eta horri esker, nazioarteko lankidetza-ekintzak aurrera jarraitu zuten, nahiz eta 1990eko hamarkadan krisi larria bizi izan.

1960ko maiatzaren 21ean lurrikara gogor batek Txile astindu zuen, eta herrialde osoan kalte eta galera ugari utzi zituen. Laguntza jasotzeko ez zuten itxaron behar izan; izan ere, Kubak bere lehen Nazioarteko Mediku Laguntza eman zuen, Osasun Brigada bat eta 8 tona osasun-material, sargaiak, elikagaiak eta arropa bidali zituen kaltetutako herrialdera.

40 urtez baino gehiagoz, Kuba presente egon da Sortutako Osasun Brigadekin zenbait hondamendi izan dituzten 20 herrialdetan, esaterako lurrikarak, urakanak, uholdeak, izurriteak eta sumendien erupzioak. Beste programak (Osasun-programa integrala, “Operación Milagro” programa, YO SI PUEDO alfabetzatze-programa, Beken programa...etab).