Publizitatea
Bannerra
"Elkartasunez tourra" Barakaldora iritsi da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/10/28

Honezkero 200 baino gehiago musika talde, irakasle, kirolari, dantzari, artista, idazle, bertsolari eta elkarte gara, Palestinatik datorren deiari erantzun diogunak. Izan ere, elkartasunez manifestua Palestinan idatzia da eta beraren bitartez mundu osoko eragileak elkartasun aktiboan kokatu nahi dituzte. Euskal Herria ez da gutxiago izango eta egunotan Euskal Herri osoan zehar hamaika ekitaldi burutzen ari dira Manifestu honen oinarriak azaldu eta Palestinaren bazterrak gurean hobeto ezagutzeko. Barakaldon ere bi aukera izango ditugu Askapenako lagunek antolatu duten zine-maratoiaren eskutik: lehenengoa ostegun honetan Sanbiko kultur etxean "Domicilio privado" filma izango dugu ikusgai eta azaroaren 4an aldiz, Arrano Tabernan, "Jenin, Jenin".  Ez galdu aukera eta lotu elkartasunari!
Elkartasunez Tour Aurkezpena:
Bertan 3 aldarrikapen egiten dira:
  • Israelen bizi diren palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea eta baztertuak ez izatea.
  • Zisjordaniaren okupazioa bertan behera lagatzea (Jerusalem barne).
  • Errefuxiatu palestinar guztien itzultzeko eskubidea.
Sudafrikan beltzen aurkako apartheid-a indarrean zegoenean, izugarrizko boikot eta desinbertsio mugimendua sortu zen herri askotan. Eta beltzen borrokarekin batera, nazioarteko presio hori jasanezina bihurtu zen boterean zeuden arrazistentzat.

Gaur munduko herri askotan Palestinarekin elkartasunez, "Israeli boikot" mugimendua indartzen ari da. Veolia garraio konpainiak bertan behera utzi du Jerusalemgo "apartheid tranbiaren" eraikuntza boikotaren aldeko mugimenduaren presioagatik, Suedia eta Israel-en arteko Davis Copako tenis partida ikuslerik gabe jokatu behar izan zen manifestarien presiogatik, Turkian bertan behera geratu behar izan zen saskibaloi partida bat, Israelgo ontziak Grezian eta Sudafrikan porturatu gabe gelditu dira portuetako langileen boikotagatik, sionismoa, sarraskiak, apartheid harresia... defendatzen duten artistak, kirolariak, etab. gero eta boikotatuagoak dira.

Euskal Herrian ere boikot mugimendu hau indartzen doa, pausuz pausu esparru berriak irabazi eta gure herrian sionismoari ateak ixten ari gatzaizkio. Denok gara beharrezkoak gure unibertsitatean, gure kirol edo kultur taldean, gure lantegian, gure herrian sionismoaren presentzia itogarria egiteko.

Mugimendu honen parte izan nahi baduzu, sinatu manifestua ( Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidera atxikimendua bidali) eta ekin lana eta borrokari!

Palestina askatu!
Israeli boikota!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.