Publizitatea
Bannerra
Palestinak zure sinadura behar du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/10/04

Palestina aldetik dator oraingoan elkartasun deiadarra. Honezkero 200 baino gehiago musika talde, irakasle, kirolari, dantzari, artista, idazle, bertsolari eta elkarte dira, Palestinatik datorren deiari erantzun diotenak. Egunotan Askapena elkarte internazionalista, Palestinako eragileek idatzi duten "Elkartasunez" manifestua ri bultzada berria eman nahian dabil eta horretarako "Elkartasunez tour" ekimena jarriko du abian. Euskal Herriko lurralde guztiak zeharkatuko dituzte kontzertu, bertso-saio, mahainguru, zine maratoi eta bestelako ekimenak antolatuz. "Elkartasunez tourra"-k  Azaroaren 7an Altsasun ospatuko den Internazionalista Eguneraino eramango gaitu.
alt=""

"Elkartasunez tourra": Euskal Herria eta Palestina eskuz esku

boikotPalestinatik DAM hip-hop taldea, Basel Zayed folk musikaria, Nabil Monsour bakarlaria eta Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi bertsolariak etorriko dira eta hainbat emanaldi egingo dituzte artista euskaldunekin batera: Arrebote, Stockholm, Mikel Urdangarin, Petti, Uxue Alberdi, Jon Maia, Txuma Murugarren, Fredy Paia, Anje Duhalde, Miren Artetxe, Amets Arzallus, BAD Sound System, Indarrap, Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Iñigo Izagirre, Gargardogura, Fermin Muguruza checkpoint-rock, Porrotx, Fermin Valencia...

Helburua: Boikotarekiko konpromisoa areagotzea
Esan bezala, elkartasunez manifestua Palestinan idatzia da eta bertan 3 aldarrikapen nagusi egiten dira:

-Israelen bizi diren palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea eta baztertuak ez izatea.
-Zisjordaniaren okupazioa bertan behera lagatzea (Jerusalem barne).
 -Errefuxiatu palestinar guztien itzultzeko eskubidea.

Horretaz gain, sinatzeaileek honako puntu hauekiko konpromisoa adierazten dute:

 -Zuen arloko kolegei, lagunei, gertukoei... elkartasunez manifestua zabaldu atxikimendu gehiago lortuz.
 -Bi eskaera zehatz ere egiten dira: batetik israeldar presentziak salatzea eta harremanak etetea eta bestetik palestinar artista, irakasle, idazle, abokatu, etab-ekin harremanak sortzea, gure herrira gonbidatzea... edo zuen arloetan zuen jarduna Palestinaren aldeko ekimenak sortzea.

Manifestua euskaraz hemen
Manifestua erderaz hemen

Askapenaren deialdia:
Sudafrikan beltzen aurkako apartheid-a indarrean zegoenean, izugarrizko boikot eta desinbertsio mugimendua sortu zen herri askotan. Eta beltzen borrokarekin batera, nazioarteko presio hori jasanezina bihurtu zen boterean zeuden arrazistentzat.

Gaur munduko herri askotan Palestinarekin elkartasunez, "Israeli boikot" mugimendua indartzen ari da. Veolia garraio konpainiak bertan behera utzi du Jerusalemgo "apartheid tranbiaren" eraikuntza boikotaren aldeko mugimenduaren presioagatik, Suedia eta Israel-en arteko Davis Copako tenis partida ikuslerik gabe jokatu behar izan zen manifestarien presiogatik, Turkian bertan behera geratu behar izan zen saskibaloi partida bat, Israelgo ontziak Grezian eta Sudafrikan porturatu gabe gelditu dira portuetako langileen boikotagatik, sionismoa, sarraskiak,
apartheid harresia... defendatzen duten artistak, kirolariak, etab. gero eta boikotatuagoak dira.

Euskal Herrian ere boikot mugimendu hau indartzen doa, pausuz pausu esparru berriak irabazi eta gure herrian sionismoari ateak ixten ari gatzaizkio. Denok gara beharrezkoak gure unibertsitatean, gure kirol edo kultur taldean, gure lantegian, gure herrian sionismoaren presentzia itogarria egiteko.
Mugimendu honen parte izan nahi baduzu, sinatu manifestua ( Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidera atxikimendua bidali) eta ekin lana eta borrokari!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.