2018/03/15 |

LAB Sindikatuaren oharra:
Astebete besterik ez da pasa mundu mailako mobilizazio erraldoiak egin genituenetik, nazioarteko Greba Feminista, besteak beste indarkeria matxistaz nazkatuta gaudela ozen aldarrikatzeko eta bart, Rio de Janeiron Marielle Franco, ekintzaile feminista eta jendarte eskubideen defendatzailea, emakumeen eskubideen aldeko borrokalari feminista sutsua, tiroz hil zuten.
|
|
2018/01/22 |

Irudia: Barakaldo Digital
Pasaden igandean, Zuazo eta Porriñoren arteko partiduan Ekologistak Martxan Lindanoaren aurkako pankarta jarri zuen harmailetan. Galizan ere arazoak dauzkate lindanoarekin eta Porriño kaltetua den herrietako bat da. Horregatik Ekologistak Martxan partidua aprobetxatu zuen arazo hau azaleratu eta konponbidea aldarrikatzeko. Zentzu honetan bi herrialdeetako zein estatuko instituzioei lindanoaren aurkako neurriak har ditzatela, exijitu die talde ekologistak. |
2017/11/21 |

Barakaldoko gazte mugimenduak, Castellanismoari buruzko hitzaldia antolatu du Makala II Gaztetzean, datorren ostiralerako azaroak 24. Horretarako Gaztelako Yesca gazte antolakundearen laguntza izango du. Yescako kideek, beraien herrialdearen herri mugimenduari buruz hitz egingo digute. Hitzordua arratsaldeko 18:30tatik aurrera izango da.
|
2017/11/01 |

Nota de LAB
Desde el sindicato LAB de Euskal Herria, en especial las trabajadoras de comercio y su representación en Bershka, queremos enviar todo nuestro apoyo y solidaridad a las trabajadoras de Bershka Pontevedra en huelga. Nos parece que la fuerza y solidaridad entre las trabajadoras de todas las marcas de Inditex en todo el mundo es indispensable para hacer frente a una multinacional que se aprovecha de la mano de obra precaria de miles de trabajadoras para multiplicar sus beneficios.
|
2017/10/17 |

Gaur arratsaldean hamarka pertsonek bat egin dute, Gure Esku Dagok Barakaldoko Bide Onera Plazan deitutako mobilizazioarekin, ANC eta Òmnium Cultural elkarteetako lehendakariak diren Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart-ren kartzelaratzeak salatzeko. Eraso honekin estatua urrutiegi heldu dela salatu du Gure Esku Dagok: ideiak, proiektu politikoak eta adierazpen askatasunaren kriminalizatzen, hamarkadetan Euskal Herrian egin duen bezala. Erabakitze eskubidearen alde lan egiten duen elkarteak, datozen mobilizazioetara adi egoteko deia luzatu du mobilizazioaren bukaeran.
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1-orrietatik 25.a |