Publizitatea
Bannerra
Hezkuntza
Organizan en Lutxana una charla sobre la Sur Ferroviaria y el Tranvía de Barakaldo PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/05

Tranvia y sur ferroviaria barakaldon

La asociación vecinal Villamor Lutxana ha organizado una charla sobre el tranvía que se quiere construir en Barakaldo y la solución Sur Ferroviaria que pasara por la localidad fabril. Mediante esta charla se quiere informar a la gente de las afecciones medio ambientales, urbanísticas y sociales que van a tener estos dos proyectos en Lutxana y Barakaldo en general. Denuncian que estos proyectos traerán: División del barrio, desaparición de zonas verdes, impacto negativo a los comercios, desaparición de cientos de aparcamientos, impacto visual y acústico… La charla tendrá lugar el próximo 11 de febrero a las 19:00 en los locales de Serralta.

 
Askapenako kideak abosolbituak izan dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/02/03

Askapenako kideen absoluzioa

Gaur audientzia nazionalak Askapenako kideak absolbitu ditu, epaiketako frogen arabera, "harreman zuzenik ez" dagoelako Askapenaren eta "talde terroristen" artean. Epaiketa honetan Barakaldoko Unai Vazquez auzokidea epaitua izan da, Gabi Basañez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Gamboa kideekin batera. Auziperatuak 2010ean atxilotuak izan ziren Askapenaren aurkako operazio polizial batean eta 2015eko udazkenean epaituak izan ziren. Fiskaltzak 6 urteko zigorra eta Askapenaren ilegalizazioa eskatu zituen. Sententzia Iruñean sortutako babesgunean jaso dute auziperatuek. Babesgunea larunbatean sortu zen, auziperatuei elkartasuna helarazteko.

 
Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak LONCE-aren aurkako mobilizazioekin bat egin du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/11/25

Hezkuntza publikoaren alde

Datorren larunbatean Hezkuntza Plataformen Topaguneak euskal hezkuntza propio eta publiko baten aldeko mobilizazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Mobilizazioetan salatuko dute baita ere, LOMCE legea erabat sartuta dagoela Euskal Herriko hezkuntzan naiz eta artikulu batzuk ezabatuak izan diren edo zalantzan dauden. Hezkuntza Plataformen Topaguneak Euskal Herriko hezkuntza sistema propio bat aldarrikatu du, euskal eragileen artean eraikitakoa eta gaur egungo sistema arrotz eta inposatzailea gaindituko duena. Bilboko hitzordua 17:00etan izango da Bilboko Zabalburu plazan. Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak bat egin du mobilizazioarekin eta 16:30ean geratu dira Elkanoko metro geltokian Bilbora joateko.

 
El Pilar eta Arteagabeitiak planto egin diote 3.mailako azterketari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/06/01

el pilar

Lehen Hezkuntzako 3.mailako azterketaren aurrean planto egin dute Barakaldoko Arteagabeitia eta El Pilar ikastetxeek. Aste beteko epearekin Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek egin beharreko azterketaren gainean informazioa ailegatu zen Arteagabeitia eta El Pilar  Ikastetxeetara. Aipatutako bi ikastetxeek ezetz esan diote LOMCE-k ezartzen duen azterketa egiteari eta planto egin dute. Eskolak azterketaren aurka izateaz gain, ikasleen gurasoek beraien seme-alabek 3. mailako ebaluazio diagnostiko proba egiteko baimenik ez dutela ematen adierazten duen idazkia sinatu dute.

 
3.mailako azterketari planto egiteko deia luzatu du "Hezkuntza Bilgunea"-k PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/05/24

lomce

Prentsaurrekoa burutu zuten larunbat eguerdian Barakaldoko "Hezkuntza Bilgune"-ko kideek Ibaibe Herri Ikastetxeko sarreran, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egunotan zenbait ikastetxeetan 3. mailako ikasleei egiten ari den azterketen kontra. Barakaldoko eta Trapagaraneko ikastetxe bana 3.mailako azterketa egiteko hautatuen artean dagoela susmoa du Hezkuntza Bilguneak. Aipatutako azterketari planto egiteko deia zabaldu zieten Barakaldoko hezkuntza komunitate guztiei.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9-orrietatik 21.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.