Publizitatea
Bannerra
Truebako gurasoak haserre agertu dira ikastetxearekin gertatukoarekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/06

Ikasleen Gurasoen Elkartearen (IGE) oharra:

Ez gaude batere ados Hezkuntza Sailak presaka eta korrika hartu duen erabakiarekin: Trueba itxi eta ikasleak Bilboko beste institutu batera joanarazi ikastera, Minas eraikina egokitzeko lanak iraun bitartean.

Horregatik guztiagatik, honako erabaki hauek hartu ditugu:

Mobilizazioen egutegia martxan jarri, herria eta Administrazioa arazoaren tamainaz jabetu daitezen. Izan ere, kaltedun zuzen eta nagusiak Trueban DBH eta Batxilergoa ikasten duten ia 540 gazteak dira, eta, gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezin du ezikusiarena egin.

Hauexek izango dira ekintzak:

Bihar bertan ekingo diogu mobilizazioari: ostiralean bi elkarretaratze egingo ditugu Barakaldoko Herriko Plazan, Udaletxearen aurrean, lehena goizeko 12:00etan eta bigarrena arratsaldeko 20:00etan.

Horrez gain, datorren astelehenean, abenduaren 10ean, EZ ditugu seme-alabak Artazu Goiko institutura bidaliko, eta berriro elkartuko gara Barakaldoko Herriko Plazan, eguerdiko 12:00etan.

Bestetik, atzoko bileran hala erabakita, gurasook exijitzen dugu ikastetxea itxi eta berehala gure gazteek ikasketak Barakaldon bertan jarraitzeko aukera izan dezaten, eragozpenak ahalik eta gutxien izan daitezen, eta batere luzamendurik gabe.

Ezagutu nahi ditugu, halaber, Ordezkaritzak Trueba Institutuaz agindutako azterketa teknikoak, uste dugulako argitu egin behar dizkigutela teknikarien euren artean izandako desadostasunak edo kontraesanak.

Azkenik, Hezkuntza Ordezkaritzak idatziz eta argiki zehaztu behar digu zein izango diren eman beharreko pausuak eta horretarako epeak, batez ere Minas eraikina egokitzeari dagokionez, horra bidaliko baitituzte gure seme-alabak.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.