Publizitatea
Bannerra
Truebako ikastetxearekin gertatutakoa, planifikazio falta baten ondorioa dela salatu du EH-Bilduk PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/05

Atzo Trueba ikastetxea itxi behar izan zuten, eraikinak dituen segurtasun falta direla eta. Horren ondorioz ikasleak Bilbora joan beharko dira behin-behinekoz, eraikina bota beharko dutelako. EH-Bilduk egoera hau salatu du legebiltzarrean eta hezkuntza sailak izan duen planifikazio faltaren ondorioa dela gehitu du. Horregatik datorren asteko kontrol plenoan, EH-Bilduk kontuak eskatuko dio Cristina Uriarte hezkuntza sailburuari. Bestetik legez besteko proposamen bat aurkeztu du Hezkuntza Sailari eskatzeko Barakaldoko eskola mapa lantzeari behingoz ekin diezaiola eta hezkuntza arloko beharrak modu egokian planifikatu ditzala, kalitateko irakaskuntza publikoa bermatzeko.

Prentsa oharra:


EH Bilduren iritziz, “segurtasun baldintzak ez betetzeagatik instalazioak presaka abandonatzeko agindua eskandalagarria da, eta pentsarazten du bertako ikasle eta langileen segurtasuna arriskuan egon ahal izan dela”. Rebeka Uberak azalpenak exijituko ditu Legebiltzarrean.

EH Bilduk “lehen mailako eskandalutzat” jo du Hezkuntza Sailak Barakaldoko Antonio Trueba ikastetxea presaka hustu eta ixteko gaur goizean eman duen agindua, eraikinak gutxieneko segurtasun baldintzak betetzen ez ditu eta. Rebeka Uberaren esanetan, “Hezkuntza Sailaren planifikazio faltak eta arduragabekeriak bakarrik azal dezakete ikastetxeko zuzendaritzak familiei helarazitako gutuna, zeinaren bitartez jakinarazi baitie zentroa premiaz itxi behar dela, gaur arratsaldeko jarduera ere bertan behera geratu dela eta bihar ez direla eskolak emango”.

“Gaur gertatu dena –esan du EH Bilduko legebiltzarkideak– oso larria da, sinestezina guztiz; instalazioen egoera txarra dela eta ikastetxea abandonatzeko erabaki horrek pentsarazten du bertako ikasle eta langileen segurtasuna arriskuan egon ahal izan dela, eta Hezkuntza Sailari dagokio edozein zalantza argitzea”. Bada, Uberak kontuak eskatuko dizkio horren inguruan Cristina Uriarte sailburuari Legebiltzarrean, datorren asteko Kontrol Plenoan. Halaber, legez besteko proposamen bat aurkeztu du Hezkuntza Sailari eskatzeko Barakaldoko eskola mapa lantzeari behingoz ekin diezaiola eta hezkuntza arloko beharrak modu egokian planifikatu ditzala, kalitateko irakaskuntza publikoa bermatzeko.

Proposamenaren bigarren puntuan Uberak eskatzen du Antonio Truebako ikasleak Barakaldon bertan eskolaratzeko, onartezina baita orain Bilboraino joan behar izatea. Izan ere, horixe da Hezkuntza Sailaren asmoa, ikasturtea Bilboko Artazu Goiko ikastetxean segi dezatela. “Horrek ere planifikazio falta ikaragarria erakusten du, are gehiago kontuan hartzen badugu Antonio Truebako instalazioak berritzeko obrak duela hamar urte egin behar zirela. Hain justu, Barakaldoko egoerak kezkatuta, EH Bildutik bertako ikastetxeak bisitatzeko eskaria egin genuen duela bi aste Legebiltzarrean, bertatik bertara egiaztatu ahal izateko zein den egoera eta zein diren udalerriak dituen beharrak hezkuntza sistemari dagokionean”.                       

2018-12-04

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.