Gurutzeta eskolako gurasoek aterpeko lanak atzerapenarekin daudela salatu dute Inprimatu
2018/03/22

Gurutzetako eskola

Gaur goizean Gurutzeta eskolako guraso eta ikasleek kontzentrazioa egin dute, klaseak hasi baino lehen, eskolako aterpearen lanak atzerapenekin daudela salatzeko. Lanak ikasturtearen hasieran bukatuta egon behar ziren, baina atzerapenekin daude eta orain gainera, modu mugagabean gelditu dira: aterpearen egiturak ez duelako segurtasun neurriak betetzen. Honek eragin zuzena dauka ikasleetan: oso leku gutxi daukate jolasteko , txandaka atera behar dira patiora, eskola kanpoko ekimenak ezin dira egin… Gurasoek azpimarratu dute, egoera hau udalak egin duen kudeaketa eta antolakuntza txarraren ondorioa dela.