Publizitatea
Bannerra
La Milagrosako ikasleek gaur esan diote agur eskolari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/20

La Milagrosa azken eguna

Gaur La Milagrosak ikasturte bukaerako jaia egin dute eta bihar lehen eta aurre-eskolako ikasleek txangoa izango dute. Modu honetan itxiko ditu ateak La Milagrosak ikasleentzako. Urte hasieran ezagutu genuen La Milagrosa ikastetxeak ixteko arriskuan zegoela, karitateko alabek titulartasuna utzi zutelako eta Miranda Fundazioak inposatutako alokairu altuaren ondorioz. Gaurkoan jiroa egon da puzgarriekin, tailerrekin, musikarekin… baina tristura handia somatzen zen baita ere, batez ere irakasle, guraso eta ikasle nagusienen artean.

Ikasleak beste ikastetxe batzuetara joango dira, banatuak. Ala ere gaur egun 40 ikasle matrikularik gabe daude, batzuk gainera ez dute aukerarik izan hura betetzeko. Beraz egoera gogorrean daude. 39 langileei dagokienez bi parte dauzkagu. Alde batetik irakasleak, batzuk zerrendetan daudenak eta beste batzuk ez daude eta beste batzuk ez. Beste alde batetik administrazio, garbiketako langileak… kalera joango dira zuzenean. Honen ondorioz uda zalantzakoa izango da guztientzat.

Hilabete hauetan zehar hezkuntza komunitateak, EH-Bildu, Irabazi Barakaldo eta Elkarrekin Podemos alderdiek hainbat proposamen egin dituzte proiektua jarrai dezan: kooperatiba bat sortzea, ikastolen elkartearekin hitz egitea, publifikazioa… Baina instituzioek zein PNV, PSE eta PP alderdiek pilota alde batetik bestera bota dute eta azkenean ikastetxea itxierara kondenatu dute.

alt=""

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.