Publizitatea
Bannerra
Barakaldoko ikasleen %74ak planto egin dio LOMCE eta Heziberriko frogei PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/15

Lomcearen aurkako kontzentra Beurkon

Aurten lehen hezkuntzako 3.mailako ikasle guztiek, ikastetxe batzuetan 6.mailako ikasleek eta hainbat institututan DBH 4.mailako ikasleek LOMCE eta Heziberriko azterketak egitera deituak izan dira. Barakaldon ikasleriaren %74ak planto egin dio froga hauei eta ez dituzte azterketak egin. Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak salatu du, azterketa hauen helburua ikasleak sailkatzea dela eta garrantzia osoa ematen diotela emaitzari, prozesua eta urte osoan zehar egindako lana kontuan hartu gabe. Zentsu horretan Barakaldoko hezkuntza komunitateak ebaluazio sistema justu bat aldarrikatu dute: ikaskuntza prozesu osoa eta ikasleen aniztasuna kontuan hartuko duena.

Barakaldoko Hezkuntza Bilgunearen oharra:

Gure ustez, proben sistema honen kontra egoteko, arrazoi asko ditugu:

Alde batetik, Ebaluazioa, ikasleria sailkatzea helburu duen, oztopoz beteriko lasterketa bat bezala planteatzen da. Ez dira diagnostikorako probak, horrela erakutsi nahi duten arren, ez baitute hezkuntza kalitatearen hobekuntza helburu.

Bestaldetik, emaitzei garrantzi guztia ematen zaie, ikasketa prozesu osoari  eta ikasturte osoan egindako ebaluazio jarraituari garrantzia kentzen zaiolarik. Horrez gain, proba hauek  kurrikulua probak prestatzeko beharrezkoak diren gaitasunen "entrenamendua" bilakatzen dute.

2014-2015 ikasturtean Eusko Jaularitzako Hezkuntza Sailak ikastetxe batzuk aukeratu zituen 3. mailako probak egiteko, eta 2015-2016 ikasturtean eskola guztietan egiten saiatu zen. Baina eskola publiko gehienek planto egin zuten.

Aurten, 2016-2017 ikasturtean, 3. mailako eskola guztietan probak egiten saiatzeaz gain,  ikastetxe batzuk aukeratu ditu 6. mailako eta DBH4. mailako probak egiteko. Hala ere, Bara kaldon zein EAEko eskola askotako Eskola Komunitateek EZETZ esan diete proba hauei, inongo ondoriorik gabe.

Bide berean bestelako ebaluazio sistema baten alde lan egitea bidezkoa dela pentsatzen dugu: Ikasleen ebaluazio jarraitua, ikaskuntza prozesu osoa eta aniztasuna kontuan izanen duena; Ikastetxeen barne ebaluazioa hobekuntzarako zutabe gisa ezarriko duena ikuspuntu kualitatiboa izanik eta prozesu horren bukaeran ateratako ondorioak irakasleen formazio plana gidatuko duena eta ondoren planteatzen diren alderdien inguruan hausnarketa sustatuko duena.

LOMCE eta HEZIBERRIri EZ!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.