Publizitatea
Bannerra
Irabazi eta EH Bilduk EAJ, PSE eta PPk La Milagrosa irekita mantentzeko azken saiakera “blokeatu” dutela salatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/14

La Milagrosa

Oharra: Irabazi eta EH-Bildu

Ezkerreko koalizioek Legebiltzarreko Mahaiak Elkarrekin Podemos eta EH Bilduk aurkeztutako LBPa atzera bota duela salatu dute, “errepikakorra” dela argudiatuz. Erabaki honekin, EAJ, PSE eta PPk barakaldoko ikastetxea irekita mantentzeko azkeneko ahalegina bertan behera utzi dutela salatu dute bi taldeek.

Irabazi eta EH Bilduk EAJ, PSE eta PPk La Milagrosa ikastetxea irekita mantentzeko azken saiakera “blokeatu” dutela salatu dute. Bi taldeek Legebiltzarreko Mahaiak Elkarrekin Podemos eta EH Bilduk aurkeztutako azkeneko LBPa atzera bota duela diote, “errepikakorra” dela argudiatuz. Idazki honetan, Ezkerreko koalizioek barakaldoko ikastetxea publizikatzeko prozesua burutzen den bitartean proiektua mantentzeko eta aurrera eramateko trantsizio fase bat irekitzea proposatzen zuten.

Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari La Milagrosaren hezkuntza proiektuak jarraipena izan dezan, eskolaren publifikazioa adosten duen bitartean eta trantsizio fasea abian jartzeko hainbat urrats eman ditzala eskatzen zuten bi alderdiek. Hauen artean, alokairuaren zati bat udalak ordaintzea eta beste zatia Miranda Fundazioak bere egiteko gestioak egin eta 2017-2018 ikasturtean La Milagorsaren Hezkuntza komunitatea orain arteko eraikin berberean geratzeko kudeaketa egitea. Bitartean Barakaldoko udalak Hezkuntza sailarekin batera Minas eraikina egokitzeko harremanak abiatuko lituzke aipaturiko udal gobernuarekin, 2018-2019 ikasturtean La Milagrosaren hezkuntz proiektua Minasen finkatzeko helburuarekin.

Horrez gain, orain arteko langileak trantsizio ikasturtean La Milagrosaren hezkuntza proiektuaren parte izango lirateke, hauen nominaren %100aren ordainketa Hezkuntza sailaren gain geratuz. Testuak ere, Miranda Fundazioak enpresa gastuak eta gizarte segurantza bere gain hartzeko bidea ireki beharko lukeela adierazten zuen. Bitartean, publifikaziorako baldintzak 2017 – 2018 ikasturtean negoziatuko liratezke.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.