Publizitatea
Bannerra
EH-Bilduk eta Irabazik Amaia del Campori egotzi diote La Milagrosaren itxieraren ardura PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/26

La Milagrosa ez Itxi kontzentrazioa

EH-Bildu eta Irabaziren oharra

Atzo Hezkuntza Sailak ‘La Milagrosa’ ikastetxeak irekita jarraitzeko ez duela baldintzarik betetzen iragarri ostean, ezkerreko bi koalizioek itxieraren ardura Barakaldoko Alkatesaren bizkarrapean utzi dute. Publifikazioa dela Hezkuntza Sailak hartu dezakeen erabaki bakarra adierazi dute. ‘Atzo Hezkuntza Sailak La Milagrosaren hezkuntz proiektua ez duela baldintzarik aurrera egiteko iragarri zuen. Gure ustez, sailak har dezakeen erabaki bakarra publifikazioaren erabakia da. Hau da, hezkuntz eskubidea bermatua izan dadin eskola sare publikoan txertatzea’ adierazi du Endika Abad San Pedrok EH Bilduren zinegotziak.  

‘Arazoa publikoa egin zenetik, ez EAJk, ez PSEk ezta PPk ere, ez dute inolako bitartekorik jarri eskolaren itxiera ekiditeko. Egoerak urgentziazko erabaki bat hartzera behartzen gintuen, eta denbora pastazen utzi dute. Jakinda matrikulazio epeak hor gainean genituela’ esan du Abadek.

‘Salatu nahi dugu Amaia del Campok Barakaldoko Alkatesa de heinean ez dituela Alkatesa batek bete beharko lituzkeen funtzioak bete. Ez du Barakaldok duen arazo bati irtenbiderik bilatu, eta hori gutxi balitz arazoaren ardura gainontzekoei egotzi die’ salatu du Ramon Sanchez Reinosok Irabaziren zinegotziak.

‘Amaia del Campok Maiatzeren 2an Minaseko eraikina eskeini zuen La Milagrosaren hezkuntz proiektua eraikin horretan jarrai zezan. Baina gogorarzi behar dugu, Urtarrilaren 11an eskolako hezkuntz komunitateak adierazi zuela publikoki itxiera arriskuan egon zitekeela eskola, bost hile’ adierazi du Sanchezek.

‘Minas eskola proiektuari uzteko proposamena pasa den urtarrilak 19 egin genuen, eta alkatesak berak esan zuen hori ezinezkoa zela beteta zegoelako. Bost hile geroago, proposatutako neurri berbera proposatzen du. Baina oraindik orain ez du onartu guri zuzendutatko ardura ezaren akusazioek neurriz kanpokoak izan zirela’ esan du Sanchezek.

Bukatzeko ‘eskolako itxierak atzera bueltarik ez duela ikusirik, salatzen dugu; Amaia del Campo historiara pasako dela herrian eskola bat itxi eta ardura onartu ez duen alkatesa gisa’ esan du Abadek.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.