La Milagrosako hezkuntza komunitateak interes politikoen mesedetara erabilia izaten ari dela salatu du Inprimatu
2017/05/24

La Milagrosa

La Milagrosako hezkuntza komunitateak: PNV, PSE eta PPren jarrera salatu dute, La Milagrosaren arazoa beraien interes politikoen mesedeetara erabiltzen ari dutelao, aipatu duten bezala. Maiatzaren 3an Gasteizko legebiltzarrak hiru alderdi horien botoekin esan zuen Minaseko eraikina erabili ahal zela, titulartasun bat lortzen bazen. Hurrengo egunean La Milagrosako hezkuntza komunitateak bilera bat eskatu zuen eraikina erabiltzeko zeuden baldintzak ezagutzeko baina hezkuntza sailburuak bihar arte ez diete datarik eman La Milagrosako kideei. PNV eta PSEk Barakaldon duten jokabidea salatu dute baita ere, hemen bata besteari arazoaren errua leporatzen dioten bitartean Lakuan batera daudelako.

alt=""