Publizitatea
Bannerra
Hezkuntza publikoaren langileek greba gehiago iragarri dituzte Jaurlaritzaren jarrera aldatu ezean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/23

Manifestazioaren irudia

EAEko hezkuntza publikoak beste greba egun bat izan du gaurkoan; ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deituta. Sindikatuek zabaldutako datuen arabera: unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko 28.000 langilek (irakasleak, hezitzaileak, jantoki eta garbiketako langileak) bat egin dute grebarekin eta 1.200tik gora haur-eskoletako langileen artean. Grebaren baitan manifestazioak egon dira EAEko hiriburuetan. Bilbon milaka pertsonek aldarrikatu dituzte lan baldintza duinak. Eusko Jaurlaritzak negoziatzeko duen borondate eza salatu dute hezkuntza publikoko langileek. Horren erakusle da Jaurlaritza bakarrik deitu dituela irakasleak eta haur-eskolako langileekin, beste kolektiboak baztertuz, salatu duten moduan. Sindikatuek eta langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte, hezkuntza sistema berri bat eraikitzeko eta mobilizazio zein greba gehiago iragarri dituzte Eusko Jaurlaritzaren jarrera aldatzen ez bada.

 

alt=""

Prentsa oharra:


Martxoaren 22 eta maiatzaren 16 eta 20ko greba eta mobilizazioei jarraipena emanez, gaur ere milaka langilek egin dute bat greba deialdiarekin eta kalera irten dira murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera.

Aurreko greba deialdietan bezala, ia 28.000 langile unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoan
(irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile) eta 1.200dik gora langile Haurreskolak Partzuergoan deiturik zeuden gaurkoan grebara.

Aurreko deialdien pare, grebak oso jarraipen zabala izan du lurralde eta eskualde guztietan eta grebara deituriko kolektibo ezberdinetan. Martxoaren 22 eta maiatzaren 16 eta 20ko greba eta mobilizazioei jarraipena emanez, langileen erabateko gehiengoak bat egin du deialdian jasoriko eskaera eta aldarrikapenekin.

Hezkuntza inbertsioa, plantilak eta baliabideak handitzea eskatzen dugu. Onartezinak diren behinbehinekotasun mailak murriztea. Gelako ikasle kopurua murriztea. Soldatetan, ordezkapenetan, bajetan, erretiroan... ezarritako murrizketak alde batera uztea. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortu dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea. LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea. Eta hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera utziz, hezkuntza berdintasuna, justizia soziala, integrazio eta gizarte kohesioa bermatzeko oinarrizko tresna izatea.

Hezkuntza Sailburuak eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak diotenaren kontrako bidean, milaka langile, ikasle, familiek bere egiten dituzten aldarrikapenek hezkuntza sistemaren diagnostiko larri bati erantzuten die eta premia larrienei irtenbideak eskaintzen dizkiete. Beraz, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok, beste behin ere, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, orain arteko jarrera alde batera utzi eta egoera honi irtenbidea emango dien proposamen zehatzak mahai gainean jar ditzala grebara deiturik dauden kolektibo ezberdinetan.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa