Publizitatea
Bannerra
Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileriaren %80ak bate egin du gaurko grebarekin, sindikatuen datuen arabera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/16

Greba hezkuntza publikoan

Gaurkoan, greba egon da unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan, “lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraikiz” lelopean, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deituta. Sindikatuek zabaldutako datuen arabera, grebak %80ko jarraipena izan du, haur-eskoletan datua %85era igo da. Irakasleek, sukaldari eta garbiketako langileek, heziketa bereziko hezitzaileek… bat egin dute grebarekin. Eguerdian manifestazioak egon dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Bilboko kale nagusia, jendez beteta egon da manifestazioan zehar.

Mobilizazio hauekin honako eskaerak egin dituzte: irakasle kopurua handitzea, ikasle ratioak gutxitzea, ordezkapenak lehen egunetik egitea, langileek erosahalmena berreskuratu dezaten, LOMCE eta Heziberri proiektuak ez aplikatzea… besteak beste. Hiru sindikatuek mobilizazio berriak iragarri dituzte, Larunbatean herrialdeko manifestazioak EAEko hiriburuetan eta maiatzaren 23 beste greba egun bat egongo da.

alt=""

Prentsa oharra:


Martxoaren 22ko grebari jarraipena emanez, gaur ere milaka langile irten dira kalera murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera.

Ia 28.000 langile unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoan (irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile) eta 1.200dik gora langile Haurreskolak Partzuergoan deiturik zeuden gaurkoan grebara.

Langileen %80 inguruk egin dute bat deialdiarekin. Grebak oso jarraipen zabala izan du lurralde eta eskualde guztietan eta grebara deituriko kolektibo ezberdinetan. Haurreskoletan jarraipena %85 ingurukoa izan da.

Martxoaren 22ko greba eta mobilizazioei jarraipena emanez, langileen erabateko gehiengoak bat egin du deialdian jasoriko eskaera eta aldarrikapenekin.

Hezkuntza inbertsioa, plantilak eta baliabideak handitzea eskatzen dugu. Onartezinak diren behin-behinekotasun mailak murriztea. Gelako ikasle kopurua murriztea. Soldatetan, ordezkapenetan, bajetan, erretiroan... ezarritako murrizketak alde batera uztea. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortu dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea. LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea. Eta hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera utziz, hezkuntza berdintasuna, justizia soziala, integrazio eta gizarte kohesioa bermatzeko oinarrizko tresna izatea.

Hezkuntza Sailburuak dioenaren kontrako bidean, gure hezkuntza sistemaren premia larrienei erantzuten die eta irtenbideak eskaintzen dizkie aipaturiko aldarrikapenek. Beraz, LAB, ELA eta steilas sindikatuok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, orain arteko jarrera alde batera utzi eta egoera honi irtenbidea emango dien proposamen zehatzak mahai gainean jar ditzala grebara deiturik dauden kolektibo ezberdinetan.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa