Publizitatea
Bannerra
Bihar La Milagrosaren etorkizunaz eztabaidatuko da Gasteizko legebiltzarrean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/02

Prentsaurrekoa

Bihar, Martxoak 3 La Milagrosaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute Gasteizko legebiltzarrean. Konkretuki, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemos koalizioek egindako proposamenari buruz harituko dira. Proposamen honetan, La Milagrosaren publifikazioaren alde egiten da. Honen aurrean; EAJ-PNVk, PSEk eta PPk osoko zuzenketa aurkeztu dute. La Milagrosako hezkuntza komunitateak salatu du, proposamen horretan La Milagrosa jarraitzeko agertzen diren baldintzak beteezinak direla.



Hiru alderdi hauek matrikulazioa edukitzea eskatzen diote La Milagrosari, urtarriletik itxita dagoenean hezkuntza komunitateak salatu duen bezala. Trantsizio moduan Minaseko eraikina eskaini dute, duela hilabete batzuk aukera hori ukatu ondoren. Mahai gainean jarri duten beste aukera bat kooperatiba bat sortzea da baina hezkuntza komunitateak azpimarratu du berandu dela horretarako. Proposamen hauekin EAJ-PNV, PSE eta PPk zentroaren itxiera La Milagrosako kideei leporatu nahi dietela salatu du hezkuntza komunitateak.

 

alt=""

Beste alde batetik gaur goizean EH-Bilduk prentsaurrekoa eskaini du, Oihane Gisasola Barakaldoko zinegotzia eta Rebeka Uberaren legebiltzarkidearen eskutik. EH-Bilduk La Milagrosaren publifikazioa defenditu du eta EAJ-PNV, PSE eta PPri arduraz ekiteko exijitu die. Gainera La Milagrosaren itxierak izango dituen ondorio txarrez ohartarazi du, La Milagrosa eta Barakaldoko hezkuntza komunitatearentzat.

alt=""

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.