Publizitatea
Bannerra
Errontegi eta La Milagrosako hezkuntza komunitateek bat egin zuten beraien proiektuen defentsan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/02/04

Errontegi eta La Milagrosa manifestazioa

Ostiral honetan Errontegi eta La Milagrosako hezkuntza komunitateek indarrak batu eta mobilizazio bateratua egin zuten. Ikastetxe bakoitzetik zutabe bana atera ziren Bide Onera plazara arte, bertan elkartu eta manifestazioan abiatu zuren Herriko Plazara arte. Bi ikastetxeetako komunitateek, hezkuntza sailak hartutako erabakia salatu zuten. Honek planteatzen du, La Milagrosako ikasleek Errontegi eta Minaseko ikastetxeetara bidaltzea. Bi hezkuntza komunitatek salatu dute, honek arazo berriak sortuko dituela, La Milagrosakoa konpondu beharrean.

 

Errontegiren kasuan, ikasle kopurua 450 ikasletik 700ra pasatzea suposatuko du. Ikastetxeko komunitateak salatu du, ez dagoela lekurik hainbeste ikasleentzako eta honen ondorioz gela espezifikoak galduko direla besteak beste. Gainera hezkuntza kalitatea galduko dela azpimarratu dute, ikasle ratioak izango duen igoeraren ondorioz. La Milagrosaren kasuan, proiektu integrala galduko da, 350 familiak ingurutik deserrotuko dira eta 39 langile langabeziara joango dira.

Beste alde batetik salatzen dute Eusko Jaurlaritzan neurri hau hartu duela, bi ikastetxeetako hezkuntza komunitateen iritziak eta beharren entzun gabe. Honegatik La Milagrosa hezkuntza proiektuarentzako irtenbide bat bilatzea aldarrikatu diote Eusko Jaurlaritzari. Beste alde batetik arduradun politikoei, Barakaldoko hezkuntza eragile ezberdinekin bil daitezela eskatu diete, Barakaldoko hezkuntzak dituen arazoei, irtenbide integral bat emateko.

alt=""

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.