La Milagrosako langileek itxialdi bat hasi dute Inprimatu
2017/01/25

La Milagrosa Itxialdia

17 egun pasa dira, La Milagrosa ikastetxea arriskuan zegoela jakin genuen egunetik. Denbora honetan arazo honi konponbidea emateko ardura duren eragile ezberdinek ez dutela ezer egin salatu dute langileek. Horregatik La Milagrosako langileek itxialdi bat hasi dute eta bertan mantenduko dira ostiralera arte. Langileek salatzen dute, arazo hau konpontzeko ardura duten eragileek, beren zilborrari bakarrik begiratzen diotela: Miranda Fundazioa, Hijas de la Caridad, Kristau Eskola, Barakaldoko Udala eta Hezkuntza departamendua. Horregatik eragile ezberdinei, proiektu hau aurrera joateko dituzten tresna eta aukera guztiak (titulartasunaren aldaketa, zerbitzu publikoaren errebertsioa…) aztertu ditzatela, aldarrikatu dute.

alt=""