Askapenako kideak abosolbituak izan dira Inprimatu
2016/02/03

Askapenako kideen absoluzioa

Gaur audientzia nazionalak Askapenako kideak absolbitu ditu, epaiketako frogen arabera, "harreman zuzenik ez" dagoelako Askapenaren eta "talde terroristen" artean. Epaiketa honetan Barakaldoko Unai Vazquez auzokidea epaitua izan da, Gabi Basañez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Gamboa kideekin batera. Auziperatuak 2010ean atxilotuak izan ziren Askapenaren aurkako operazio polizial batean eta 2015eko udazkenean epaituak izan ziren. Fiskaltzak 6 urteko zigorra eta Askapenaren ilegalizazioa eskatu zituen. Sententzia Iruñean sortutako babesgunean jaso dute auziperatuek. Babesgunea larunbatean sortu zen, auziperatuei elkartasuna helarazteko.