El Pilar eta Arteagabeitiak planto egin diote 3.mailako azterketari Inprimatu
2015/06/01

el pilar

Lehen Hezkuntzako 3.mailako azterketaren aurrean planto egin dute Barakaldoko Arteagabeitia eta El Pilar ikastetxeek. Aste beteko epearekin Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek egin beharreko azterketaren gainean informazioa ailegatu zen Arteagabeitia eta El Pilar  Ikastetxeetara. Aipatutako bi ikastetxeek ezetz esan diote LOMCE-k ezartzen duen azterketa egiteari eta planto egin dute. Eskolak azterketaren aurka izateaz gain, ikasleen gurasoek beraien seme-alabek 3. mailako ebaluazio diagnostiko proba egiteko baimenik ez dutela ematen adierazten duen idazkia sinatu dute.

Horrez gain, Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak gaur goizeko 8:45ean Barakaldoko eskola publikoetan elkarretaratzea egiteko deialdialdia zabaldu du, Arteagabeitia eta El Pilarrekiko elkartasuna adierazteko. “Guztiok gara 3.maila” lelopean. Ezkerraldean hautatuak izan diren beste ikastetxeetan (Santurtziko Itxasoko Ama, Portugaleteko Maestro Zubeldia eta Sestaoko Markonzaga) ere planto egin dute, eta haiekiko elkartasuna ere adierazi dute.