3.mailako azterketari planto egiteko deia luzatu du "Hezkuntza Bilgunea"-k Inprimatu
2015/05/24

lomce

Prentsaurrekoa burutu zuten larunbat eguerdian Barakaldoko "Hezkuntza Bilgune"-ko kideek Ibaibe Herri Ikastetxeko sarreran, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egunotan zenbait ikastetxeetan 3. mailako ikasleei egiten ari den azterketen kontra. Barakaldoko eta Trapagaraneko ikastetxe bana 3.mailako azterketa egiteko hautatuen artean dagoela susmoa du Hezkuntza Bilguneak. Aipatutako azterketari planto egiteko deia zabaldu zieten Barakaldoko hezkuntza komunitate guztiei.