Publizitatea
Bannerra
Igandean Euskal Eskola Publikoaren jaialdi erraldoia, non eta gurean! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/27

Otsaila aldean aurreratu genizuen moduan, hurrengo igandean (ekainak 1) Barakaldoko kaleetan ospatuko da Euskal Eskola Publikoen urteroko jaialdia, "Ekiozu Euskal Eskola Publikoari" lelopean.

Jaialdia EHIGE koordinadorak (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea) antolatzen du eta bertako bozeramaleek adierazi dutenez, aurtengo jaialdia Barakaldo bezalako herri batean antolatzea erabaki dute, bertako ikasleriaren erdia hartzen duten 17 ikastetxe publiko daudelako bertan.

Igandeko ospakizun honetarako makina bat ekimenez beteriko egitaraua prestatu dute. Bertan Barakaldoko zenbait eragile kultural dinamizatutako jarduerak azpimarratu daitezke: Hala Dziporen txalaparta tailerra, Laguntasunaren dantza emanaldia, Herriko taldeen kontzertuak, Ainara elkartearen tailerrak,...etab. Egitarau osoa hemen klikatuz eskuratuko duzu.   

EKimen guztiak Barakaldon zehar banatutako 4 gune desberdinetan burutuko dira: Herriko plaza, San Bizenteko parkean, Anaien parkean eta Foru pasealekuan hain zuzen ere. Hortaz gain, Larrazabal basoan, lorategi botanikoan eta itsasadarrean zehar burutuko diren txango gidatuetan parte hartzeko aukera egongo da.  

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, igandeko jaialdia eskola komunitatea osatzen duten eragile desberdinek jai giroan elkar jarduteko aukera paregabea izango da.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.