Miles de escolares celebran la semana del Euskara en Barakaldo Inprimatu
2008/05/02


Barakaldoko eskolen arteko jaialdian parte hartu zuten herriko zenbait ikastetxeetako ikasleek apirilaren 28an. Ekimeneko ekitaldi "potoloa", Gasteizko  Betagarri musika taldearen eskutik etorri zen baina aurretik, euskara suspertzeko makina bat jarduera burutu ahal izan zuten institutuetako ikasleek Herriko plazan.
Ezaguna da ugariak direla Barakaldoko ikastetxe gehienetan euskararen normalkuntzaren alde burutzen ari diren egitasmo eta ahaleginak. Gauzak horrela, igaro den astelehenean hitzordu garrantzitsua izan zuten institutuetako ikasleek Herriko Plazan. Ikasleek aldarrikapen eta jai giroan murgildu ziren euskara eskolatik kalera ateratzeko saiakera berrian. "Euskara Piztuz" ekimenari 14:30etan eman zioten hasiera, aisialdia euskaraz disfrutatzeko aukera desberdinak eskainiz: Xabi Paya Bertsolari ezagunak euskararen aldeko agiria irakurri zuen, institutuetako gazteek Breack Dance eta Dantza garaikide emanaldia eskaini zuten, Herri kirol partehartzaileek ere tartea izan zuten jaialdian. Pintxo, txapa eta grafiti tailerraz gain,  euskal musika tresna eta sagardo tailerraz difrutatu ahal izan zuten gazteek (Hala Dzipo elkartearen eskutik). Eta jaialdiari bukaera ezinhobea eman zioten  Betagarri talde ezagunaren eskutik.