Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Ekimenez beteriko asteburua Barakaldoko Makala II gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/12/18

Anti ostiralen irudia

Asteburu honetan hainbat ekimen antolatuko dira Barakaldoko Makala II gaztetxean. Ostiralean “anti-ostiralak” ekimenaren barruan kontsumismoa izango du mintzagai Barakaldoko Gazte Asanbladak. Solasaldia 18:00etatik aurrera izango da. Larunbatean aldiz Barakaldoko gazte mugimenduak Mexikar jaia egingo du San Bizente auzoan. 19:00etan poteo musikatua egongo da auzoan zehar. 21:00etan jolas mexikarra egongo dira eta ondoren karaokea eta jaia. Gazte mugimenduko kideek mozorro mexikarrak eramateko deia luzatu dute.

 
Makala II gaztetxeak "betiko ostiralak" lurperatu ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/20

anti

Makala II gaztetxeak "Anti Ostiralak" egitasmoa indarrean jarri du "betiko ostiralak" bazterrean utzi asmoz. Irakurri, zabaldu, parte hartu, eztabaidatu, sistemari zirrikituak bilatu... horixe da ostiralero gazteek buruan izango duten xedea. Ostiral honetan (azaroak 21) hasita eta ostiralero, arratsaldeko 6etatik aurrera, Antiostiralak ekimena barneratuko du Makala II gaztetxearen eskaintzak. Saio hauen bidez gazteriaren formazioa, kritikotasuna eta parte-hartzea lantzen dituen gunea sortu nahi dute Gazte Asanbladako kideek. Hori lortzeko, gaur egungo zein iraganeko gai eta gertaera politiko-sozialak jarriko dira mahai gainean, dinamika ezberdinen (bideoak, mahai-inguruak, jolasak...) bidez kolektiboki ahalik eta analisi sakonena gauzatzeko. Besteak beste, feminismoa, memoria historikoa, antifaxismoa, internazionalismoa, teoria politikoak, antikontsumismoa... landuko dira. Berriaren barnean, orain arte programatutako saioak topatuko dituzue.

 
Independentzia gaua ospatuko dute larunbatean Makala II gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/12

Independentziaren aldeko irudia

Larunbat honetan eskaintza berezia egongo da Barakaldoko San Bizente auzoan dagoen Makala gaztetxean, Independentzia Gaua ospatuko baitute. Arratsaldez hasita, ekimen ugari prestatu dituzte, besteak beste, bozka emateko hautesontziak eta kataluniar herrialdeetako senyeren historia entzuteko aukera. Horren ostean, karaokea, edari independentistak, eta, afaltzeko, pa amb tomàquet eta sandwichak.

 
Makala IIko tailerrak martxan jarriko direla ohartarazi du Barakaldoko Gazte Asanbladak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/10/20

Gaztetxetik alternatibak eskaintzen

Aste honetatik aurrea Makala II gaztetxeko tailerrak hasiko dira. Asteazkenean defentsa pertsonalerako tailerra hasiko da 20.00etatik aurrera. Tailerra euskaraz eta gazteleraz egiteko aukera izango dugu eta BGAtik arropa erosoa eramateko aholkua egin dute. Gainontzeko tailerrak azarotik aurrera izango dira: mikroinformatika, argazkilaritza, monoziklo tailerra… Beste alde batetik Urriaren 27tik aurrera Berbalagun dinamikari hasiera emango da talde bat sortzeko. Tailerretan apuntatzeko gazte asanbladaren posta elektronikoa erabili daiteke: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko

 
Barakaldoko Makala II gaztetxeko sarraila kolaz boikotatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/10/15

Gaztetxearen aurkako erasoaren irudia

Barakaldoko gazte asanbladak jakinarazi digu, atzo urriak 14 Makala II gaztetxeko sarraila kolaz boikotatua izan zela. Hau ez da gaztetxeak eta gazte asanbladak jasan duten eraso bakarra: inaugurazioaren egunean munizipalak agertu ziren bertan zeuden gazteei gaztetxearen barruan bazkaltzera aginduz, 12 gazteren aurkako prozesu judizial bat zabalik dago usurpazio delitu bat egotzita (lokalaren barruan bilduta egoteagatik)… Gazteek ohartarazi dute errepresio eta eraso guztien gainetik beren lanarekin jarraituko dutela eta kultur eta aisialdi alternatibo bat sortzen segituko dutela.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8-orrietatik 36.a
Loading..
Iraila 2018 Urria 2018
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.