Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Kotilioi antimonarkikoa Barakaldoko Makala II gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/02

Kotiloi antimonarkikoa

Astelehenean urtarrilak 5, Barakaldoko Makala II gaztetxean kotilioi antimonarkikoa ozpatuko dute, 22:30tatik aurrera. Ospakizunerako karaokea, jolas-errepublikarrak eta hainbat sorpresa prestatu dituzte Barakaldoko Gazte Asanbladako kideek. BGAtik jende guztia gonbidatu dute bertara joatera eta azpimarratu dute soilik guztion parte-hartzearekin eraikiko dugula kultur eta aisialdi alternatibo bat.

 
Kontsumismoaren aurkako kanpaina berria aurkeztu dute Barakaldoko Gazte Asanbladak eta Eguzkik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/12/25

Antolakuntzaz kontsumismoa akatu

Barakaldoko Gazte Asanbladak eta Eguzki talde ekologistak kanpaina berri bat jarri dute martxan kontsumismoaren aurka. Kanpaina honen bitartez egun hauetan areagotzen den kontsumismo basatia salatu eta horren inguruan erreflexionatzeko deia luzatu nahi dute, arduratsu eta komertzio txikien mesedetara egongo den kontsumo baten aldeko aldarrikapena luzatzen duten bitartean. Kanpainaren barnean BGAk kontsumismoaren eta honek sortzen dituen ondorioei buruzko irakurketa zabaldu dute ohar baten bidez.

 
Ekimenez beteriko asteburua Barakaldoko Makala II gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/12/18

Anti ostiralen irudia

Asteburu honetan hainbat ekimen antolatuko dira Barakaldoko Makala II gaztetxean. Ostiralean “anti-ostiralak” ekimenaren barruan kontsumismoa izango du mintzagai Barakaldoko Gazte Asanbladak. Solasaldia 18:00etatik aurrera izango da. Larunbatean aldiz Barakaldoko gazte mugimenduak Mexikar jaia egingo du San Bizente auzoan. 19:00etan poteo musikatua egongo da auzoan zehar. 21:00etan jolas mexikarra egongo dira eta ondoren karaokea eta jaia. Gazte mugimenduko kideek mozorro mexikarrak eramateko deia luzatu dute.

 
Makala II gaztetxeak "betiko ostiralak" lurperatu ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/20

anti

Makala II gaztetxeak "Anti Ostiralak" egitasmoa indarrean jarri du "betiko ostiralak" bazterrean utzi asmoz. Irakurri, zabaldu, parte hartu, eztabaidatu, sistemari zirrikituak bilatu... horixe da ostiralero gazteek buruan izango duten xedea. Ostiral honetan (azaroak 21) hasita eta ostiralero, arratsaldeko 6etatik aurrera, Antiostiralak ekimena barneratuko du Makala II gaztetxearen eskaintzak. Saio hauen bidez gazteriaren formazioa, kritikotasuna eta parte-hartzea lantzen dituen gunea sortu nahi dute Gazte Asanbladako kideek. Hori lortzeko, gaur egungo zein iraganeko gai eta gertaera politiko-sozialak jarriko dira mahai gainean, dinamika ezberdinen (bideoak, mahai-inguruak, jolasak...) bidez kolektiboki ahalik eta analisi sakonena gauzatzeko. Besteak beste, feminismoa, memoria historikoa, antifaxismoa, internazionalismoa, teoria politikoak, antikontsumismoa... landuko dira. Berriaren barnean, orain arte programatutako saioak topatuko dituzue.

 
Independentzia gaua ospatuko dute larunbatean Makala II gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/12

Independentziaren aldeko irudia

Larunbat honetan eskaintza berezia egongo da Barakaldoko San Bizente auzoan dagoen Makala gaztetxean, Independentzia Gaua ospatuko baitute. Arratsaldez hasita, ekimen ugari prestatu dituzte, besteak beste, bozka emateko hautesontziak eta kataluniar herrialdeetako senyeren historia entzuteko aukera. Horren ostean, karaokea, edari independentistak, eta, afaltzeko, pa amb tomàquet eta sandwichak.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

7-orrietatik 35.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.