Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Makala II gaztetxeak ekimen berriak gehitu ditu Ekaineko egitaraura PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/06/09

Gaztetxea zabalik

Hurrengo egunetan, ekimen berriak jarriko ditu martxan Barakaldoko Gazte Asanbladak. Adibidez datorren asteazkenetik aurrera Zunba taillerra egongo da astero, 20:00etatik aurrera. Gainera ekainaren 18 eta 25ean 18:00etatik aurrera Stencil tailerra izango dugu. Beste alde batetik ostiralean eta larunbatean gaztetxea irekita egongo da 19:00etatik aurrera: musikarekin, ping-pongarekin…

 
Barakaldoko Gazte Asanbladak musika eguna prestatu du Larunbaterako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/06/03

Musika eguna

Barakaldoko Gazte Asanbladak musikari buruzko jardunaldia egingo du Larunbat honetan. Ekimen honen bitartez Barakaldoko musikaren egoera aztertu eta herriko musikari eta taldeei babesa emango zaie. Ekimenak 17:00etan hasiko dira mahai inguru batekin. Bertan belaunaldi ezberdinetako zenbait musikariek eta Gotzon Hermosilla kazetariak parte hartuko dute. 19:00etan kalejira bat egongo da auzoan zehar eta 20:00etan kontzertuak Eliza plazan: EH 2000, Azken Gaua eta Enbait taldeekin. Beste alde batetik gaztetxetik hilabete osorako egitarau zabala prestatu dute: tailerra eta hitzaldi ezberdinekin.

 
Adin guztietarako programazioa eskainiko dute Gaztetxean ostiral honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/05/18

Ekimenen kartela

Ostiral honetan, maiatzak 22, adin guztietarako programazioa eskainiko dute Barakaldoko Makala II gaztetxean. 18:00etatik aurrera Aitxol Ipuin kontalariak historia asko kontatuko ditu bere txotxongiloekin batera. Gainera gurasoek pintxo poteaz gozatzeko aukera izango dute. 21:00etatik aurrera afaria eta bideo foruma eskainiko dute gaztetxean. Gerturatuko direnak The Experiment filmea ikusteko aukera izango dute eta ondoren pelikularen inguruan eztabaidatzeko aukera egongo da.

 
Teorien eztabaidaz harago, kaleak aztoratuko ditu sexu askapenerako gazte eragile berriak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/30

sexua

Antolaketan Salto! izeneko prozesua abiatu zenetik bi urte igaro diren honetan, Sexu Askapenerako Gazte Mugimenduaren eratze prozesua bukatutzat emango da asteburuan, Bergaran egingo den gazte eragile berriaren aurkezpenarekin. Denbora luze horretan, aurretik egindako borroka emankorra aintzat hartu eta egoera berrien aurrean borroka molde berritzaileak plazaratzeko helburuak bateratu dituzte gazteek. Urtarrilak 31, arratsaldeko 17:00etan, antolakunde berriaren aurkezpen ekitaldia izango da Bergarako Kartzela Zaharrean. 22:30etatik aurrera, hainbat ikuskizun izango dira: LA TIA CARMEN, POSTOP, EUSKABARET eta DJak.

 

 
Makala II gaztetxea, San Bizenteko jai lurrikararen epizentro PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/01/11

sanbi

San Bizenteko jaiak heltzear dira. Hurrengo ostiraletik aurrera ekimen kultural ugari izango ditugu  Barakaldoko urteko lehenengo jai herrikoietan. Urtero moduan, oraingoan ere Barakaldoko Gazte Asanbladako kideek ekarpen handia egingo diote jai egitarauari. Aurten BGA-ak, auzoan bertan kokatua dagoen gaztetxetik jaiak eta auzoa bultzatzeko osatu duen programazioa, berriaren barrualdean topatu dezakezue.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6-orrietatik 35.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.